Orain gutxi Igor Leturiak Euskal Encodings komunitateak egiten duen lana goraipatu bazuen (
http://ttiki.com/887), joan den asteburuan Luistxo Fernandezen azken ekimenaren berri izan dugu. Euskarazko azpitituluak sortzeko ekimena da eta dagoeneko lau filme-ren azpitituluak daude eskuragarri: Wall-e, Steal This Film 2, Mononoke Hime eta Ponyo.
iruzkinak
Euskaldunak ez diren asko eta ingelera menperatzen dutenak audientziak igoko lituzkete.
Norvegian egiten dute.
Nahi dutenerako Europara begira (diru gehiago eskatzerakoan) eta zerbitzuak pankorbotik beherakoak....
http://sustatu.com/1222071997/#1222080738
Donostiako zinemaldirako azpititulu mordoa euskaratzen dela... horiek eskuragarri egotea notizia ona litzateke. Webgune honen bidez ez bada, beste modu batean.
Zoritxarrez kultura honetan lana egin ostean zakarrontzira botatzeko ohitura dago. Azpidatziak egitea lan gogorra da, zinemaldirako barkar-bakarrik egitea lotsagarria da.
Agian beste leku batzuetan euskara hain indartsu dago, ezen ez dela beharrezkoa euskara entzuteko aukera hori, baina Gasteizen zure seme-alabak euskal hiztunak izan daitezen nahi baduzu, ezinbestekoa da ahalik eta euskarazko hedabide gehien edukitzea, euskararen dentsitatea trinkotzea, eta horretan ETB1 nagusietako bat da, gustatu zein ez.
Nik, aukeran, ETB 1 eta ETB3 berria guztiz euskaraz eskatuko nituzke, filmak eta telesailak barne, eta ETB2n jatorrizko hizkuntzan eta azpitituluekin botako nituzke.
egundoko ideia da.
ea denon artean elkarlanean azpitituluak osatzen joaten garen.
Eta gainera, ETBk telebista komertzialetan ematen ez diren gauzak eskaini behar ditu, eta horiek ez dira soilik xomorroen dokumentalak. Film batzuk ez dira inoiz bikoizten, hori egitea ez bailitzake errentagarria. Horrelakoak azpidatziekin zabaltzen dira. Badakizue, zinema eskandinaboa eta...
Eta atzo "ixa hirukoitza" bota zuten. Kakamokordo yanki misogino bat.
Aurrera azpitituluekin!
Orain da momentua horrelako eskaerak egiteko.
Aipatu dezagun gure blogetan, aupatu dezagun eitb.com guneetan.
Euskarazko azpitituluak eskatu, eskuratu eta zabaltzea, euskal komunitatearen kezka behar du izan.
ETBkoek onartuko dute bere ikusleen iritzirik. Web 2.0 garaian agian bai, ezta? Irudiagatik ez bada, hizkuntzagatik agian.
Luistxori lagun diezaiogun.