[en] Sarah Palinen Yahoo-ko e-posta pribatuan sartu dira

AEBetako alderdi errepublikarrak lehendakariorde izateko izendatu du Sarah Palin eta geroztik zeresan handia eman du hedabideetan: ultrakontserbadorea izanda bere 17 urteko alaba haurdun zegoela jakin zen aurrena; Alaskako alderdi independentista bateko kide izan zela, ondoren. Orain, bere e-posta kontuan sartu da norbait. Bera ez den norbait alegia...
3 iruzkinetiketak: hemen: Mundua bildu
erabiltzaileen botoak: 8, boto anonimoak: 7

iruzkinak

  1. #1   Zalantza bat izan dut titularrarekin: "Sarah Palin-en e-posta kontua 'hackeatu' dute" esatea egokia da? 'Crackeatu' da egokiagoa? Ez bat eta ez bestea? Norbaitek nire zalantza argitzerik?
    boligorria (e)k bidali du duela 65 egun 9 ordu 31 minutuboligorria
  2. #2   Sistema baten sartzerakoan duten helburua izaten da hacker eta cracker-en arteko ezberdintasun nagusia [1] [2]. Cracker-ak, hacker-ak ez bezala, sisteman sartzeaz gain izorratzea izaten du helburu. Kasu honetan, dirudienez, Sarah Palinen e-posta kontuan sartu eta horretarako gai izan direla erakustea izan da helburu bakarra, eta inoiz ez helburu txarrekin beste pertsona batzuei bere izenean mezuak bidaltzea, adibidez. Nik hacker esango nioke.

    [1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Cracker

    [2] http://eu.wikipedia.org/wiki/Hacker
    arkaitz (e)k bidali du duela 65 egun 9 ordu 25 minutuarkaitz
  3. #3   Eskerrik asko! Izan ere hedabideetan 'hacker' terminoa baino erabiltzen ez denez, diferentziak nahiko lausoak egiten zitzaizkidan...
    boligorria (e)k bidali du duela 65 egun 7 ordu 41 minutuboligorria

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]