sustatu.com/1221602085
Txopi (e)k bidali du duela 114 egun 18 ordu 47 minutu, duela 114 egun 13 ordu 56 minutu argitaratuta
BiscayTIK proiektu polemikoak bizkaitar guztiei doako postontzi bat eskaini nahi badio ere, Euskal Autonomi Erkidego mailan proiektu handiagoa burutuko da: Metaposta. Eusko Jaurlaritzak ezartzen dituen "estandarrak" direla eta, sistema honek bere muinean jabedun software mordoa erabiliko du: Microsoft Exchange, Oracle eta Java Weblogic edo Microsoft .NET besteak beste.
iruzkinak
Gainera, biztanle ororen postontzi ofiziala izanik, enpresekin ditugun harremanak ere bide horretatik izatea nahi dute (soldatak, bankuko mugimenduak, etab.). Ez dakit lehen momentutik behartuko gaituzten ala ez, baina denborarekin errefusatu ezin izango dugun zerbait izango dela iruditzen zait.
eta nork daki zein segurtasun duen, eta nork kontrolatzen duen... orain arte korreoen segurtasuna handia bazen anai handiaren kontu honekin...
Errepresiorako tresna berria interneten, eta gainera norberak finantziatua... nora goaz??