Carmen Gisasola eta Joseba Urrusoloren gutuna Kordobako espetxetik

Carmen Gisasola eta Joseba Urrusolo euskal preso politikoek gutun bat bidali dute Kordobako espetxetik euren jarrera eta iritziak azalduz, bai Euskal Preso Politikoen Kolektiboari buruz bai azken boladan ezker abertzaleak izan duen bilakerari buruz. "Inolako gaizki ulerturik eta manipulaziorik egon ez dadin" argitaratzea erabaki dute. Aldi berean Gara-n ere azaldu da (erdaraz): http://www.gara.net/paperezkoa/20080916/96623/es/Desde-carcel-Cordoba
7 iruzkinetiketak: hemen: Politika bildu
erabiltzaileen botoak: 15, boto anonimoak: 9

iruzkinak

  1. #1   @Jurtzixabi ei, aurreratu egin zara! Norbaitek nere albistea kentzerik?
    ikatza (e)k bidali du duela 511 egun 4 ordu 9 minutuikatza
  2. #2   Tamalez, "betikoak" manipulatzen eta gezurretan hasi dira dagoeneko. Adibidez, "El diario global en español" delakoan (http://www.elpais.com/articulo/espana/presos/etarras/Sistiaga/Guisasola/reclaman/reactivacion/proceso/paz/elpepuesp/20080916elpepunac_2/Tes): "Sistiaga y Gisasola critican, por último, el "discurso vacío" de Batasuna a la hora plantear, etc.". Bada, "discurso vacío" hori ez dago testuan, baina kakotx eta guzti atera dute, egiazko aipua balitz bezala; El País-eko artikuluan ez dago Gararekiko loturarik, noski. Bestalde, EFEtik datorren Yahoo-ko albistean (http://es.noticias.yahoo.com/efe/20080916/tes-historicos-etarras-creen-que-la-reag-61bd63d.html) honako hau dakarte: "...tras afirmar que "una buena parte de la base de la actuakl izquierda abertzale no se siente representada por la actual Batasuna", señalan que.... etc.". Baina zinezko testuak honako hau dio: "Ya quedó claro en Iparralde que una buena parte de la base de la izquierda abertzale no se siente representada por la actual Batasuna. Hay símtomas evidentes, también en Hegoalde, para el que lo quiera ver". Eskerrak Efe "fehaciente, digno y fácil" dela!
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 511 egun 4 ordu 7 minutuJurtzixabi
  3. #3   @Jurtzixabi, bai deigarria da. Eskutitza egun hauetan atera diren sasi-informazioak gezurtatuz hasi dute presoek, baina hau ez da inon agertzen beste egunkarien informazioetan.

    Dena den, kritika zilegi bat da, eta EPPKak ondo egingo luke kontutan hartuz.
    ikatza (e)k bidali du duela 511 egun 3 ordu 56 minutuikatza
  4. #4   Ikatza, "discurso vacío"ren iturburua Europa Press dela uste dut:

    http://www.europapress.es/nacional/noticia-dos-presos-etarras-abogan-negociar-critican-eta-asuma-papel-garante-intereses-euskal-herria-20080916081814.html

    Espainiar ezkerraren egunkari chupiguay-n ia aldatu gabe erreproduzitzen dute, gainera letra lodiz nabarmenduta:

    http://www.publico.es/espana/151608/presos/etarras/abogan/retomar/llamado/proceso/paz
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 511 egun 3 ordu 45 minutuJurtzixabi
  5. #5   Kuriosoa, orain arte agertu diren 4 iruzkinetatik 3 hainbat "komunikabideren" manipulazioari buruz izatea. Bat bera ere ez gutunaren nondik-norakoen inguruan.

    Kritika zorrotza dudarik gabe euskal preso politikoen kolektiboari eta abisu interesgarria Ezker Abertzaleari. Eskertzekoa noizbait barnetik ateratako kritika bat publikoki irakurtzea.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 511 egun 3 ordu 11 minutukokoteraino
  6. #6   @kokoteraino eeeh... "Dena den, kritika zilegi bat da, eta EPPKak ondo egingo luke kontutan hartuz."

    Esan bezala, ekarpen interesgarria da ezker abertzalearentzat, baina ez kritika iraultzaile bat (nik neuk ez dut Otegik esaten duenaren oso ezberdin ikusten). Ez da ahaztu behar azken asteotako intoxikazio kanpaina deskaratua, eta sahiestezina da albiste hau ere ezker abertzalearen aurkako arma gisa erabili nahi izatea salatzea.
    ikatza (e)k bidali du duela 511 egun 2 ordu 31 minutuikatza
  7. #7   #6 Bai, arrazoi duzu, zuk esaldi hori idatzi duzu, barkatu. Hala ere, nik Zabaldu bezalako toki baten non hainbat albisteren inguruan iruzkin mordoa idazten diren batzutan, batez ere, botere establezituaren aurkakoak direnean, nolabaiteko eztabaida espero nuen. Azken finean, EPPK talde itxi eta dogmatiko bezala saltzen digutenean batzuk ezezkoa esaten badugu ere horrelakoek argi eta garbi usten dute oker gaudela. Agian zure esaldiak ihes egin didan bezala beste zerbaitek ihes egiten dit baina, besterik gabe, deigarria iruditu zait. Barka berriz oker esanak.

    (Eta nire iruzkina ez dago zeozer idatzi duzuenoi zuzendua soilik)
    kokoteraino (e)k bidali du duela 511 egun 2 ordu 2 minutukokoteraino

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]