gaztelumendi.org orain larrabetzu.org komunitatean

Bloga tokiz aldatu dudala eta, azalpenak eman behar direnez, hemen ari naiz, ahalik eta jende gehienari abisua pasatzen. Blogthing doako gune irlandarretik, larrabetzu.org blog komunitatera egin dugu jauzia. Orain wordpress 2.0 software eguneratua, euskarazko interfazearekin -gauza asko euskaratu behar ditut oraindik- audioak entzuteko aukerarekin, podcastingerako urratsak emateko gogoa... denetarik. Aldaketak igerriko direlakoan. Zuen iritziaren esperoan geratzen naiz, egia esan.
3 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 8, boto anonimoak: 7

iruzkinak

  1. #1   Lehengoarekin alderatuz txukuntasunari dagokionean batez ere hobekuntza nabarmena nabari da, irakurketa erosoagoa da garbitasun horrekin, egia esan. Jada jario zaharra ezabatu eta berri honetara harpidetu naiz, irakurtzen jarraitzeko asmoz.

    Blog berri honetan arraroena betiko boligrafo hori ez ikustea izan da ;) Ohituko gara...

    Zorionak, eta animo podcasting-arekin!
    arkaitz (e)k bidali du duela 866 egun 8 ordu 29 minutuarkaitz
  2. #2   Portzierto, itzuli gabeko kateak theme-arenak izango direla suposatzen dut, baina badaezpada ere wordpress 2.0ren euskarazko itzulpena Librezalen eskura dezakezu [1].

    [1] http://www.librezale.org/wordpress-eu/
    arkaitz (e)k bidali du duela 866 egun 8 ordu 27 minutuarkaitz
  3. #3   aupa arkaitz.

    Wordpres eu itzulpena hortik jaso genuen. Eta barruko guztia euskaratuta dag. Themea itzultzea falta zait, eta horretan ari naiz. Apurka apurka. Kodean zer dan zer asmatzea ez da erraza eta.

    Che Guevara sakatzen badozu, barriro boligrafoa agertzen da.. beraz zaude lasai. Gorria gorriarekin horrela.

    Podcastinga egiteko gogoz nabil, egia esan. Ia laister lortzen dudan.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 866 egun 7 ordu 46 minutugaztelumendi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]