Abian da LHC azeleragailua, inoizko zientzia esperimentu handiena

Zientzia ikerkuntzarako inoizko makina handiena laster batean, hilabete gutxitan, ariko da jo eta su lanean; baina gaurkoa ere egun berezia da: lehen partikulak azeleratuko dituzte LHCn, eta eraztun erraldoiko milaka imanek behar bezala lan egiten duten frogatzen hasiko.
9 iruzkinetiketak: hemen: Zientzia bildu
erabiltzaileen botoak: 13, boto anonimoak: 8

iruzkinak

  1. #1   Hara, eta ez da munduaren amaiera iritsi...
    3ARRANO (e)k bidali du duela 121 egun 16 ordu 48 minutu3ARRANO
  2. #2   Google-k azeleragailuaren logotipoa jarri du gaur http://www.google.es/logos/lhc.gif
    Julen (e)k bidali du duela 121 egun 15 ordu 54 minutuJulen
  3. #3   27 kilometroko diametroko jostailuaren kokagunea: http://lhc.web.cern.ch/lhc/general/geography/geo.htm
    Unai_Fdz._de_Betono (e)k bidali du duela 121 egun 13 ordu 34 minutuUnai_Fdz._de_Betono
  4. #4   jo, pena bat da zulo beltza sortu ez izana... suitza irensten ikusi nahi nuen gaur telebistan
    Theklan (e)k bidali du duela 121 egun 9 ordu 56 minutuTheklan
  5. #5   #4 Ez dut uste denbora izango zenuenik, atzo esan zutenez behintzat lur planeta osoa 8 segundotan irentsiko omen luke zulo beltzak.

    Portzierto, ez zaitezte azkarregi lasaitu (edo tristetu) irakurri dudanez ez dute potentzia osoan urriaren 26 arte ipiniko.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 121 egun 8 ordu 44 minutukokoteraino
  6. #6   Gai honen inguruan euskarazko beste artikulu bat:

    http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=14013
    Txopi (e)k bidali du duela 121 egun 7 ordu 30 minutuTxopi
  7. #7   Uste dut Joan Paulo IIak esan zuela holako zerbait: Big Banga gertatu aurretik zer izango ote zen jakitea ez zela zientziaren kontua, teologiarena baizik.

    Tximistak eta trumoiak ez omen dira sortzen Jainkoa ostia txarrarekin dabilelako, giza aberea tximuaren lehengusua omen da, eta orain hau. Honen ondoren ateismoaren hipotesia frogatua geldituko da ala?
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 121 egun 42 minutuAmonamantangorri
  8. #8   #4 Aizu Theklan, zulo beltza sortu orduko enteratu nahi baduzu hona hemen tramankuluaren barnekaldea erakusten duen web kamera: http://www.cyriak.co.uk/lhc/lhc-webcams.html

    #7 Beti egongo dira erantzun gabeko galderak, batzuk zientziari begira geldituko dira erantzun bila eta beste batzuk erlijioarekin erantzungo dituzte :-D
    kokoteraino (e)k bidali du duela 120 egun 20 ordu 12 minutukokoteraino
  9. #9   #1, #4: Atzokoak frogak besterik ez ziren izan. Partikulak alde batetik besteruntz bota eta gero alderantzizko norabidean bota zituzten. Partikulak alde bietatik batera botatzen dituztenean sortuko dira talkak eta beraz, orduan bai izango dugula zulo beltzaren hipotesi hori zentzuzkoa den ala ezjakintasunak eta beldurrak sortutako ipuin bat besterik ez den frogatzeko aukera :-P
    Txopi (e)k bidali du duela 120 egun 19 ordu 2 minutuTxopi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]