BUSH TXINAZ MOZKORTUTA: Emazteak, hori tablak!

Mozkorturik agertu omen zen, komunikabideek ixildu egin dute, baina, Gawker.com en argitaratutako eta Aporrea, Yvke Mundial de Venezuela eta beste webgune ugarik zabaldutako argazkian ikus daitekeenez, bizkartzainek besotan atera zuten. Hau gertatzen ari zen unean, Georgiak Hego Osetiaren aurkako erasoa abiatu berria zuen, gatazkagune berri bat piztuz.
8 iruzkinetiketak: hemen: Politika bildu
boto negatiboak 2, erabiltzaileen botoak: 6, boto anonimoak: 5

iruzkinak

  1. #1   Bozkatu dudan arren izenburua ez dut ulertzen. Zerbait oker dago ezta?
    3ARRANO (e)k bidali du duela 76 egun 12 ordu 11 minutu3ARRANO
  2. #2   #1 Nik ere ez dut ulertzen.

    Portzierto, 4 albiste bidali eta laurak norberaren blogekoak izatea ez da spam-a kontsideratzen Zabaldun?
    kokoteraino (e)k bidali du duela 76 egun 10 minutukokoteraino
  3. #3   Nik uste dut izenburuan "Bush Txinan mozkortuta" jarri nahiko zuela, baina z eta n hain dira maltzurrak, non, beraien artean aldatu diren.

    Spamaren ez dut uste, bere ustez 4 berriak interesgarriak badira... Gero guk ikusi beharko dugu zein bozkatu eta zein ez... Bidaltzea beti da libre...
    ZaPo (e)k bidali du duela 75 egun 23 ordu 38 minutuZaPo
  4. #4   Ta berriari buruz zer esan.... sekulako melokotoia duela!!!
    ZaPo (e)k bidali du duela 75 egun 23 ordu 37 minutuZaPo
  5. #5   #3 Mila esker ZaPo, Spamarena Meneamen horrelako kasuetan kristonak montatzen direlako galdetzen nuen.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 75 egun 23 ordu 34 minutukokoteraino
  6. #6   Tourra tourra, hoi atxurra!

    Hortxe duzu Frantzikua

    gure gustukua!

    (Wazemanken "Furra furra" Oskorriren kantziƱoaren bertsioa)
    saapmifree (e)k bidali du duela 75 egun 22 ordu 59 minutusaapmifree
  7. #7   #5 Nik nire iritzia besterik ez dut eman e, ez dakit besteek zer pentsatzen duten. Egia da ere pertsona honek beti berdina eginez gero agian bai spam gisara hartu beharko zela, baino 4 berri jarraian behin bidaltzeagatik ez zait iruditzen.

    Okerrago iruditzen zait euskonews-ekoek bi astetik behin edo bidaltzen duten beren propaganda, gehienbat ikusita ia inoiz ez dela argitaratzen beren berririk...
    ZaPo (e)k bidali du duela 75 egun 18 ordu 55 minutuZaPo
  8. #8   Ez dago nahasketarik. Bush Txinan zegoen, Txinaren munduarekiko aurkezpen ofizialean, mundua harritu behar zuen Asiako superpotentzian. Komunikabideetan guztia Txinarentzako lausenguak izan dira, antolakuntzari buruzkoak, Txinaren gaitasunari buruzkoak, alegia, edonor mozkortzeko modukoak. Inork gutxik gogoratzen du, Tibeten kontuaren harira lurrikararen aurretik antolatutako kanpaina mediatikoaz, bertako langileen esplotaziotaz, biztanleen behartutako lekualdatzeez edo Txinaren giza eskubideen aurkako jarreretaz. Ironia bat baino ez da, berez alkola eta auskalo zer hartuta mozkortu zela badakigulako, eta bere historial alkolikoa ezaguna delako.

    Bestetik, nik oraingoz neuk argitaratutakoak soilik bidaliko ditut, une honetan hoien zabaltzea baita nire helburua. Hau arazo bat al da? Mesedez erantzuten ahal badidazue eskertuko nuke, berria bainaiz. Mila esker!
    joseba01 (e)k bidali du duela 75 egun 13 ordu 47 minutujoseba01

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]