Guardia Zibila patrol batekin oldartu zitzaion Alberto Lopezi

Guardia Zibilak ez zuen Alberto Lopez ortziralean atxilotu, baizik eta asteazkenean. Bost egun pasatu ditu Guardia Zibilaren esku inork ezer jakin gabe, eta hortik ateratzean torturak salatu ditu, epaile eta fiskalaren aurrean. Lehen egunean ospitalera eraman behar izan zuten, atxilotzeko unean izandako zaurien artatzeko. Atxiloketa bortitza izan zen haren lekukotzaren arabera. Autoan zihoala Guardia Zibilaren auto batek atzetik jo zuen istripua eraginez.
5 iruzkinetiketak: hemen: Politika bildu
erabiltzaileen botoak: 14, boto anonimoak: 9

iruzkinak

  1. #1   Guardia Zibilak «kale borrokan baliatzen den materiala» aurkitu omen du atxilotuen etxeetan. Hau da Espainiako Barne Ministerioak kaleratu duen zerrenda; erregaia eta olioa zeramaten botilak eta ontziak, pintura, su itzalgailu bat, kanpinerako bonbona bat, eta kartutxo bat, tenazak, burdin barra bat, eskularruak eta zinta.
    ikatza (e)k bidali du duela 78 egun 5 ordu 22 minutuikatza
  2. #2   Badirudi gaur egun kanpineko gauzak edukitzea eta kale borrokan ibiltzea berdina direla, ze... Edonork ez al ditu "material arriskutsu" horiek bere garajean??? Nik gutxienez bai...
    ZaPo (e)k bidali du duela 78 egun 5 ordu 10 minutuZaPo
  3. #3   @ZaPo orduan... zu... terrorista zara!!! xD Eta noiztik erabiltzen da su itzailgailu bat sua sortzeko? Izatekotan amatatzeko, ez?
    ikatza (e)k bidali du duela 78 egun 5 ordu 8 minutuikatza
  4. #4   sssssssss, Ikatza, ez esan inori, ssssssss. Par egiten dugu bai, baina negar ez egiteagatik... Makiberrek seguru bonba atomikoa ere egin dezakela su itzalgailuarekin, baino ez dago atxilotuen zerrenda, ez??
    ZaPo (e)k bidali du duela 78 egun 2 ordu 46 minutuZaPo
  5. #5   Lopezen tortura testigantza: http://apurtu.org/?q=node/724
    ikira (e)k bidali du duela 78 egun 7 minutuikira

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]