Kontsulta onartu ezean, Espainiako Estatua Estrasburgoko auzitegian salatzera bultzaltuko ditu herritarrak Jaurlaritzak

[K&I] Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta sailburuek ere jarriko dute salaketa, beren izenean; bide hori irailaren 16an abiatuko dute. Herritarrei salaketa horrekin bat egiteko deia egin die Ibarretxek Jaurlaritzaren gobernu kontseiluak oporren ostean egin duen lehen batzarraren ostean. Datozen hilabeteak politikaren arloan "interesagarriak eta zailak" izango direla iritzi dio.
6 iruzkinetiketak: hemen: Politika bildu
erabiltzaileen botoak: 11, boto anonimoak: 5

iruzkinak

  1. #1   Jexux Maria eta Joxe! Zer izango da hurrengoa, EAJ greba orokorrera deitzen?
    janfri (e)k bidali du duela 80 egun 5 ordu 28 minutujanfri
  2. #2   Agian "paro patronala", ezta? kar kar
    ikira (e)k bidali du duela 80 egun 4 ordu 16 minutuikira
  3. #3   Ibarretxe EAEn estatuaren ordezkari gorena da: beraz, kotraesan nabarmena da estatuaren beraren aurka aritzea karguan jarraitzen duen bitartean.
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 79 egun 23 ordu 33 minutuJurtzixabi
  4. #4   @Jurtzixabi halaxe da. Urteetan zehar autonomia onartzen dutenek halako subiranotasun fiktizio batean sinestuarazi digute. Orain, "burujabetza" hau frogan jartzen ari denean, benetako subiranotasunarekin egin dugu talka, Madrilenarekin. Eta badirudi Ibarretxe ez dela konturatu urrezko kaiola agerian geratu dela.
    ikatza (e)k bidali du duela 79 egun 8 ordu 29 minutuikatza
  5. #5   Uste dut urriaren 25ean ez dugula kontsultarik izango euskal erditarrok. PNVko EBB ez da inoiz kontsultaren alde agertu, eta orain "teatroa" tokatzen da. Ikasturteko lehen en-saioa izan da...
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 79 egun 3 ordu 52 minutugaztelumendi
  6. #6   Hau baino propaganda elektoral hoberik ez "partidoko gudariak" engainatu ahal izateko, gero Zapaterorekin bazkari batean barkamena eskatu eta kitto.
    ZaPo (e)k bidali du duela 78 egun 9 ordu 22 minutuZaPo

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]