www.branka.biz/content/view/756/1/
aitzol-bilbo (e)k bidali du duela 80 egun 1 ordu 59 minutu, duela 79 egun 21 ordu 10 minutu argitaratuta
Berria egunkariak oso argazki adierazgarria argitaratu zuen aurreko astean. Bertan zezenketan batera ikus daitezke EAJko eta PPko ordezkari batzuk. Argazkian PPko Antonio Basagoiti eta Pilar Aresti, gaur bertan Algortako gazte bat espetxera bidali duena; EAJko IƱaki Anasagasti eta Josu Erkorekarekin batera agertzen dira oso pozik. klikatu ikusteko.
iruzkinak
Garrantzitsuagoa iruditzen zait EAJk horrelako basakeria bati babesa ematen diola ikustea, alboan dituztenak baino. Gonbidapenak emango zizkieten eta norbaitek "broma" bat egin nahiko zuen edota politikari guztien gonbidapenak inguruan kokaturik egongo ziren (babes arrazoiengatik agian, ez dakit).
Azken batean, ikusi ditugu baita ezker abertzaleko politikariak Eusko legebiltzarraren parean PPkoekin batera bortxakeria sexista salatzen. Edo niri neuri ere atera ahal didate argazkia zineman, esaterako, Antonio Basagoiti alboan tokatu zaidala eta momentuz behintzat ez dut inolako harremanik (nahi ere ez egia esan) berarekin.