Goikoetxea baldintza gabe espetxeratzeko agindu du epaileak, Arruek salaketa berretsi ostean

Agintariari atentatu delitua leporatu dio Getxoko gazteari, eta, ondorioz, 6 urteko espetxe zigorra ezar diezaiokete. Marisa Arrue PPko zinegotziak jarri zuen Goikoetxearen kontrako salaketa, hilaren 10ean PPko hautetsiek Algorta auzoko azokara egin zuten bisitan "hiltzeko mehatxua" egin ziolakoan. Salaketa berretsi du gaur Arruek Auzitegi Nazionalean, eta ondorioz, espetxeratzea agindu du Fernando Andreu epaileak.
6 iruzkinetiketak: hemen: Politika bildu
erabiltzaileen botoak: 12, boto anonimoak: 8

iruzkinak

  1. #1   GARAn irakurri berri dut. Orain hilabete batzu Arruek Algortako beste gazte batzu salatu zituen (badirudi bere hobbya dela). Epaitetxean erasotzaileak identifikatzeko eskatu, eta Arruek "inolako dudik gabe" seinalatu zuen... atxilotuak zaintzen ari zen polizia bat. Bitxi nola horrelako pertsonaia fidagarriaren hitzarekin soilik sar daitekeen pertxona bat kartzelan.
    ikatza (e)k bidali du duela 85 egun 2 ordu 28 minutuikatza
  2. #2   Zerri guztiei iristen zaie Martin deuna batipat otsoaren istorioarekin ari badira. Zorte on pixkatekin aurreko astean bere partidukide bat bezala (UPNko zinegotzi bat) estatistika bihurtuko da, hau da, kotxearekin kamioi baten kontra jo ta bertan ziku! Urtero hilko dira nahi ta nahi ez minbiziak jota milaka lagun eta beste hainbat auto istripuetan, ba inor izatekotan izan daitezela Arrue, San Gil, Iturgaitz eta beraien lakra guztia, ah! Zapatero, Rubalcaba eta besteak ahaztu gabe. Eh, Josu Jon?
    kuko (e)k bidali du duela 85 egun 50 minutukuko
  3. #3   #2 Mezuak ez du zure alde asko esaten... Espainia eta Frantziaren justizia-sistemen mailara jeitsi zara.
    Unai_Fdz._de_Betono (e)k bidali du duela 85 egun 18 minutuUnai_Fdz._de_Betono
  4. janfri (e)k bidali du duela 84 egun 23 ordu 8 minutujanfri
  5. #5   #2- Ez da horrela jartzeko ere, gauza batek ez du bestea justifikatzen.

    Gaurko GARAn agertzen den elkarrizketan argi eta garbi dio abokatuak: hemendik aurrera PPko edozeinek edonork iraindu diola esan eta gartzelara joan daiteke zuzenean!
    Theklan (e)k bidali du duela 84 egun 14 ordu 15 minutuTheklan
  6. #6   PPko demokrata zintzoekin (Txirrita bezala, gaztigatzera bildur ez banintz haien benetako izena erabiliko nuke) sistema onena haiei bizkar ematea da, erabat: haiei ez entzun, ez erantzun, haien zaborra ez irakurri egunkarietan, telebistan azaltzen direnean katez sistematikoki aldatu, eta are gehiago hain maite duten bazka eman, behar-berarrezkoa baitute: mehatxua. Aspaldi ez dela, lagun bat eta biok Donostiako terraza batean eseri ginen eta hara non konturatu ginen terraza berean (aski zabala berau) Lizartzako alkatesa txit agurgarria zegoela. Ba, zaratarik ateratzake, zirkinik ere egin gabe, edukazio osoz altxatu eta alde egin genuen.

    Horrela ez dira erabat desagertzen, jakina, baina bareen mailan jartzea lortzen da behiƱipin: nazkagarriak dira, hor daude, baina ez zaie entzun behar.
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 84 egun 9 ordu 37 minutuJurtzixabi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]