www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-07-23&orria=0...
Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 119 egun 16 ordu 29 minutu, duela 119 egun 3 ordu 38 minutu argitaratuta
"Aspertzen bazara...ikertu euskara! gutun ospetsuaren erantzuna. Euskararen ahaideak, iberikoa, latina, Europa zaharreko hizkuntzak... eztabaida zaharra gutxienez 430 bat urtetan idazle aunitzek (Poza 1587, Etxabe 1606, Larramendi 1728, Astarloa 1800, Humboldt 1821, Schuchardt 1908, Gomez Moreno 1949, Mitxelena 1954, Tovar 1959, Krutwig 1978, Gorrotxategi, Swadesh, Ruhlen, Bengtson, Trask, Del Cerro, Alonso, Arnaiz, Angus J Huck, Vennemann
iruzkinak
Oppenheimer-en The origins of the british" lotura:
http://www.mundurat.net/larrugorri/The%20origins%20of%20the%20british/the_origins_of_the_british.htm
Hori ez da hola ba, eta zure erantzunarekin zerikusia du. Berriarako zientzia dibulgaziorako-edo artikulu bat idazten denean, pentsatzen dut egileak izanen duela gutxieneko ideiaren bat lastoa eta alea, ipurdia eta tenporak, lan zientifikoak eta maitagarrien ipuinak bereizteko. Ez da akademikoki oso jantzia izan behar aipatutako autore askoren okerraz (eta batzutan iruzurraz) konturatzeko; nahikoa da euskararen B1 maila eta ematen dituzten hitz zerrendak begi aurrean edukitzea. Eta nik bi galiarren ekarpen iraultzaileak beste autoreen parean jartzen ditudan bezala, beste horrek, lerro berean jartzen ditu Sabino Aranaren neologismoak armenierazko hitzekin lotzen dituen tipo bat (eta diru publikoarekin, berak esan du), eta Antonio Tovar.
Eta ez naiz nekatuko esaten. Hizkuntzez ari gara, ez genetikaz.
Sarkisianek armeniera-euskara hiztegi bat argitaratu zuen eta Peru Abarkaren armenierazko edizioaz arduratu zen bere herrian. Jaun santu hau Armeniako irakasleen artean euskal gaiez arduratzen den bakarra baldin bada, kasu pixka bat eginen diote Lakuako gobernutik eta Euskal Herrirako bidaiak ordaindu ere bai. Hori ez zait hain gaizki iruditzen. Bere garaian Sarkisianek bere teoriak euskalari "organikoen" aurrean aurkeztu zituen, eta jendea ez zen batere konbentzitua gelditu. Orduan, Euskararen Jatorria izeneko taldetxo batek ateak zabal-zabal ireki zizkion, eta Sarkisian irakaslea poz-pozik doa haien biltzarretara bere "aurkikuntzen berri ematera. Bakoitza bere etxean eta denok kontentu.
Beraz, duela 15.000 urte azken glaziazioko tenperatura igo ahala Euskal Herriko babesguneko azken larru gorriak euskara zabaldu zuten Europako basamortu osoan... Oppenheimer-en aurrera pauso bat da jakina, txikia gizateriarentzat agian, baina ikaragarria euskaldontzat. Krutwig-en Garaldea (Txertoa 1978) liburu interesgarria zeren kontatzen baitu piktoak euskaldunekin nola jotzen zuten larru gorria eta idazten zuten hilarrietan.
>Orduan, Euskararen Jatorria izeneko taldetxo batek ateak zabal-zabal ireki zizkion, eta Sarkisian irakaslea poz-pozik doa haien biltzarretara bere "aurkikuntzen berri ematera.
Euskararen jatorriaren egin diren hiru biltzarretan egon naiz Arantzazun, Aranzadin (Donostian) eta Iruña Okan, eta Sarkisian inoiz ez da biltzarretan egon. Naiz eta Sarkisianen ponentzi bat webgunean argitaratzen den I. biltzarrean:
http://www.euskararenjatorria.eu/13-SarkisianVahan.pdf beste idazle batzuen loturak azaltzen diren bezala. Sarkisiani propaganda administrazio publikoak egin dio, ez dakit zergatik, eta ez Euskararen jatorriak", ez dut uste gogo faltagatik izango denik, bitarteko faltagatik baizik.
Nire iritzi apalean, euskararen harremanak promozionatzen dira publikoki, batzuk ongi ikusita daude, euskara-kaukasikoa eta bultzatzen dira diru publikoarekin eta beste batzuk politikoki gaizki ikusita daude euskara-iberikoa alegia, eta errefusatzen dira politikoki. Gero erabaki hauek jantzi nahi dira zientifikoki arrazoi filologikoekin Tovar, Sarkisian...
>Biltzar batean hitz egitera Alonso eta Arnaiz izeneko crecepelos saltzaileak gonbidatzen badituzte, biltzarraren antolatzaileak beren sinesgarritasuna harrika botatzen ari dira.
3. biltzarrean Iruña Okan, beren Euskera-Iberico hiztegia aurkeztu zuen Arnaizek:
http://www.euskararenjatorria.eu/Euskararen%20Jatorriaren%20III-Arnaiz.doc salgai jarri zuen liburua beste hainbat bezala, erosi nuen eta liburu mardula da, 3.500 hitz guztiak klasifikatuta zein inskripzio iberikotan azaltzen diren, transkripzioa eta gero proposatutako itzulpena euskararekin eta azkenik euskaratik gaztelaniara. Nik ez dakit iberikoz irakurtzen eta ez naiz nor kritikatzeko baina, lan asko hartu dute ile ongarriak saltzeko, negozio ona izango da nonbait... Gainera bide hau tradizio luzekoa da, Gilen Humboldt-ek 1803ko bidai ospetsuan, asmo bera izan zuen eta garai hartan "euskarari buruz atzerritar dokumentatuena omen zen", honen eraginez azken 200 urtetan idazle aunitzek erabili dute.