Nik usten nuen gauza hauek lehen gertatzen baziren ere, jada ez zirela gertatzen. Enpresa munduko web gune bat, bakarrik explorer-ekin ikus daitekeena. Noski, Google-ek ere ez du berari buruzko informaziorik.
Eta hori, Firefox Europan erabiltzaileen %29ak erabiltzen dugunean:
http://www.xitimonitor.com/es-es/barometro-navegadores/firefox-marzo-de-2008/index-1-3-3-127.html
Hamaika ikustekoak jaioak gara, benetan !!
iruzkinak
Firefoxekin ez dabiltzan web guneak mordo handi bat dira, baina hori ez dut uste enpresarien errua denik, ez behintzat web orriak egiten ez dituztenena behintzat. Suposatzen dut elkarteak enpresa bati orria egiteko eskatu eta ez dela kezkatu ere egin zein nabigatzailerekin dabilen frogatzeko "profesionaletaz" fidatu baita. Gaizki egina, baina tira, horren errua web orriaren egilearena izango da.
#3 Uste dut batzuek haurrak ere jaten dituztela eta Arabakoek gordinik
Hortik aurrera, niunainaiz-en iritzia epelegia iruditzen zait: enpresari elkarteak munduko bakearen alde lanean ari dira; jende saiatua dira, nire auzoko birziklatzeko kontenedoreak beraiek egin eta jarri zituzten; baita bidegorriak eraiki ere (a zer estiloa porlana nahasten!) dena modu altruistan, euren denbora librean, esku hutsez; aurrekoan menua ordaintzeko bi euro falta zitzaizkidan eta enpresario bat azaldu zen jatetxean, bere superheroi kapa eta guzti, "arazotan bazaude, deitu enpresarioi!" esanez. Eta noski, kafea eta kopa berak ordaindu zizkidan, faltariamas.
Enpresariok pertsona arruntak gara. Nik nire enpresa txikia daukat, bizitzeko dirua lortzen dut, eta noizean behin langileren bat kontratatzeko aukera izaten dut eta soldata duina ordaintzen diot.
Ez dut ulertzen enpresariak kriminalizatzeko ohitura hori. Kontratatutako langile bat ni baino pertsona hobeagoa al da? Berak egiten al ditu zuk aipatzen dituzun ekintza altruista horiek?
#7: Noski ezin dela orokortu, baina ez alde batera, ezta bestera ere. Nik aprobetxatu nahi izan dut zure parodia, kontrako parodia ere oso erraz egin daitekeela erakusteko.
Total, eztabaida izugarri desbideratu dugula. Hoberena puntu honetan uztea izango litzateke.