Uriaren tortura salaketa behin betiko artxibaturik

Madrilgo Instrukzioko 17. Epaitegiak Iñaki Uriak paratutako tortura-salaketa behin betiko artxibatzea agindu du. Uria 2003ko otsailean atxilotu zuten "Egunkaria"ren kontrako operazioan, eta beste atxilotuen antzera torturak jasan zituen guardia zibilen menpe egon bitartean. Salaketa Donostiako Instrukzioko 1. Epaitegiak onartu zuen, baita zenbait guardia zibil auzipetzea agindu ere, baina gero salaketa Madrila transferitu zuten, eta hor bertan behera geratu da.
iruzkinik gabeetiketak: hemen: Euskal Herria bildu
erabiltzaileen botoak: 9, boto anonimoak: 5

iruzkinak


Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]