Phaistosko (euskal) Diskoa iruzurra ote?

Halaxe adierazi du Jerome M. Eisenberg-ek, Antzin Aroko artearen faltsutze-lanetan adituak, The Times egunkariak joan den astean argitaratutako artikulu batean: "Phaistos Disc declared as fake by scholar". Hara non euskararen jatorria kosta ahala kosta bilatzen duten horietako batzuek Phaistosko Diskoa euskararen bidez deszifratzen saiatu ziren, baita "lortu" ere, noski.
11 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
erabiltzaileen botoak: 8, boto anonimoak: 8

iruzkinak

  1. #1   >Hara non euskararen jatorria kosta ahala kosta bilatzen duten horietako batzuek Phaistosko Diskoa euskararen bidez deszifratzen saiatu ziren, baita "lortu" ere, noski.

    >Gainera, aurkikuntzaren harira, aurtengo urriaren 31tik azaroaren 1era nazioarteko biltzar bat izango da Londresen, Phaistosko Diskoaren egiazkotasunaren aldekoek eta kontrakoek eztabaidatzeko. Hau guztia iruzurra salatu eta berehala.

    >Beste batzuek ikasiko al dute!

    Ez naiz asmatzailea, "Euskararen jatorriaren" ikertzaileek zer egin dute diskoa lapurtu?

    Nazioarteko biltzarra antolatu baldin badute zalantzak argitzeko Londonen... zergatik ez Iruña Okako aurkikuntzekin?
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 127 egun 4 ordu 19 minutuEsku_nabarrak
  2. #2   >Ez naiz asmatzailea, "Euskararen jatorriaren" ikertzaileek zer egin dute diskoa lapurtu?

    Nik dakidala ez (nire blogeko mezuan zein lerrotan irakur daiteke halakorik edo antzekorik?). Baina euskararen jatorria bilatzen saiatzen diren Jorge Alonso eta Antonio Arnaiz-ek Festosko diskoa euskararen bidez deszifratzen saiatu dira, bertako ikurrek silabario bat islatzen dutelakoan.

    Inork jakin-minik badu, jo beza _Minoicos, cretenses y vascos. Un estudio genético y lingüístico_ liburura (Madril: Editorial Complutense, 1999) eta 10. kapituluan aurkituko du "desziframendua". 197. orrialdean agertzen den diskoaren testu osoaren gaztelaniazko "itzulpenak" ez du preziorik.
    FiloBlogia (e)k bidali du duela 127 egun 1 ordu 28 minutuFiloBlogia
  3. #3   Eta nork esan dik hemen Iruña-Okako frikiek diskoa lapurtu dutela? zerbait ezkutatzen ari al haiz?
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 126 egun 23 ordu 12 minutuAmonamantangorri
  4. #4   >Nazioarteko biltzarra antolatu baldin badute zalantzak argitzeko Londonen... zergatik ez Iruña Okako aurkikuntzekin?

    >Beste batzuek ikasiko al dute!

    Galdera guztiak ez dituzue erantzun. Nork ikasi behar du zer?

    Konturatu ez bazarete, ez naiz Alonso ezta Arnaiz ere eta ez naiz inoren abokatua, euskaraz ikasi nuen hauek idazten hasi aurretik.
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 126 egun 20 ordu 56 minutuEsku_nabarrak
  5. #5   Arkalotxori aizkora ere iruzurra ote?

    Minoikoa izateko euskalduna ematen du "arkalotxori"... kuriosoa ezta?

    http://entertainment.timesonline.co.uk/tol/arts_and_entertainment/visual_arts/article4318911.ece

    So he also planted the Arkalochori Axe to be found years later by someone else (who was 7 at the time of Phaistos) with similar symbols?
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 126 egun 20 ordu 21 minutuEsku_nabarrak
  6. #6   Phaistos Diskoak berak bakarrik justifikatzen du nazioarteko batzar bat Londonen, nahiz eta ehun urte eta dozena bat liburu ostean batzuentzat "iruzurra" izan... eta Iruña Okako duela 1.700 urteko 800 ostrakak, 275 kata 4 M2koak, 70 bat esaldi motz eta ehun luze bat hitz euskaraz, ez al dute justifikatzen nazioarteko batzarrik ?

    http://www.languagehat.com/archives/003165.php

    Where does it say what the evidence of a forgery is?

    Some quick research shows that while the Phaistos Disc is unique, the more recently discovered Arkalochori Axe appears to share several of the same Cretan heiroglyphs, previously known only from the Disc.

    Posted by: Paul D. at June 26, 2008 09:23 PM

    The reference to the possibility that the Phaistos Disc might be a forgery appearing in Andrew Robinson's Lost Languages was in quoting a letter that I wrote to the Economist in January 1999: 'In my opinion, having studied the Phaistos Disk at length some 30 years ago, the reason it has not been deciphered and that its symbols do not relate in any way whatsoever to any other known script is simple: it is a forgery. It is a joke perpetrated by a clever archaeologist from the Italian mission to Crete upon his fellow excavators. Taking a thermoluminescence test, which should date the firing of the clay at about 100 years ago, can solve the mystery of the disc. It is hope the Greeks will take this simple step to clear up this vexing problem; until now they have been unwilling to do so.' Brian Haughton picked up on this in his Hidden History (2007).

    The script on the Arkalochori Axe is NOT the same as that on the Phaistos Disk. As Louis Godart points out in his The Phaistos Disc - the enigma of an Aegean script (1990, 1995), 'there are no definite comparisons between the signs of the Disc and the syllabograms of the three known Cretan scripts (Hieroglyphs, Linear A and Linear B)...

    There is only a vague similarity between glyph no. 2, the plumed head or 'Mohawk head', and any other Cretan glyphs.

    As for the inscription running right to left, a reversal of image is a favored motif of the forger and is demonstrated again by several of the disk's glyphs.

    Yes, Mr. West, I have concentrated on the exposure of forgeries that have been accepted as major works of art for the past 40 years and have presented papers on such objects since 1970 at the meetings of the Archaeological Institute of America, the International Bronze Congress, and the International Congress of Classical Archaeology.

    These included the Boston Throne, the Ludovisi Throne, the Symmachi ivory panel, the Rubens Vase, the Portland Vase, the Munich Perugia Bronzes, and the Met's Monteleone Chariot. The press release you have quoted is, of course, standard reheated stuff.

    Posted by: Jerome M. Eisenberg, Ph.D. at June 30, 2008 08:57 PM
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 126 egun 9 ordu 26 minutuEsku_nabarrak
  7. #7   > Galdera guztiak ez dituzue erantzun. Nork ikasi behar du zer?

    Tira, dena ondo mastekaturik eman beharko: Blogeko mezuan "Beste batzuek" jartzen den tokian klik eginez gero, Iruña-Veleiako aztarnategiaren webgunera iritsiko zara; horiexek dira, nire ustez, ikasi behar dutenak. Zer ikasi?: blogeko mezuan, aurreko paragrafoan aipatzen dudan nazioarteko biltzarrarena. Alegia, aurkikuntzei buruz zalantzak badaude, nazioarteko biltzar bat antolatu behar izan zutela, aldeko eta kontrako argudio eta irizpide guztiak jendaurrean azaltzeko.

    Horixe zen nire "Beste batzuek ikasiko al dute!" esaldi lakonikoak esan nahi zuena. Bistan da ez nuela nik nahi nuena aditzera ematea lortu.
    FiloBlogia (e)k bidali du duela 126 egun 1 minutuFiloBlogia
  8. #8   Berriz erasoan e?

    Nire ingelesa herdoildu xamartua zegok, baina ongi iruditzen zaidak diskoaren egiazkotasuna defendatzen dutenen iritziak erakustea. Marrazkiak ikusita, igual "mohican" (gizon baten burua kresta itxurako batekin) marrazki komun hori argudio bat duk iritzi horien alde. Baina txo, hemen salatzen dena Alonso eta Arnaizen iruzurra duk.

    Baina nik gutxi zakiat horren inguruan. Igual hobe mezu horiek Ricardo Gomezen blogean uzten badituk. Badakik, "doctores tiene la iglesia que le sabrán responder" esaten zitean garai bateko dotrinek.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 125 egun 22 ordu 50 minutuAmonamantangorri
  9. #9   #7 > Galdera guztiak ez dituzue erantzun. Nork ikasi behar du zer?

    >Tira, dena ondo mastekaturik eman beharko: Blogeko mezuan "Beste batzuek" jartzen den tokian klik eginez gero, Iruña-Veleiako aztarnategiaren webgunera iritsiko zara; horiexek dira, nire ustez, ikasi behar dutenak. Zer ikasi?: blogeko mezuan, aurreko paragrafoan aipatzen dudan nazioarteko biltzarrarena. Alegia, aurkikuntzei buruz zalantzak badaude, nazioarteko biltzar bat antolatu behar izan zutela, aldeko eta kontrako argudio eta irizpide guztiak jendaurrean azaltzeko.

    Horixe zen nire "Beste batzuek ikasiko al dute!" esaldi lakonikoak esan nahi zuena. Bistan da ez nuela nik nahi nuena aditzera ematea lortu.

    Eskerrik asko Rikardo garbi eta zuzen erantzuteagatik. Ni ere erabat ados nago.
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 125 egun 20 ordu 25 minutuEsku_nabarrak
  10. #10   >#8 Berriz erasoan e?

    Zein da erasoa? Eta aurreko erasoa?

    Dakidala Filoflogia-ko Rikardok erantzun du eta eskertu diot.
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 125 egun 10 ordu 56 minutuEsku_nabarrak
  11. #11   Ematen du mundu guztia dagoela nazioarteko biltzar bat antolatzearen alde Iruña Okan. Zergatik ez dute antolatzen?

    http://sustatu.com/1216031067

    "Bestetik, Phaistoskoa eztabaidatzeko nazioarteko biltzar bat antolatu dutela udazkenerako. Hemen halakorik? eeez... Veleiako zalantzez zer dugu? isilkeria besterik ez..."

    http://sustatu.com/1216031067

    Phaistos eta Veleia

    Luistxo Fernandez ¦ 2008-07-16 ¦ 12:46

    Ricardo Gomezek informazio gehiago dakar Filoblogian.

    Bereziki, aipatzen dituen bi kontu:

    Euskararen bidez ere dezifratu zuela baten batek Phaistoskoa, nola ez. Baina orain behintzat Gomezek ematen duen lotura ez dabil.

    Bestetik, Phaistoskoa eztabaidatzeko nazioarteko biltzar bat antolatu dutela udazkenerako. Hemen halakorik? eeez... Veleiako zalantzez zer dugu? isilkeria besterik ez, edo Interneteko eztabaida pseudoanonimoa Celtiberia.net gunean, zeinak eraman duen, gune-administrataileen neke eta asperduraren ondorioz, eztabaida hori ixtera, hemen irakurri dudanez.
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 125 egun 1 ordu 37 minutuEsku_nabarrak

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]