EHU: pixka bat 'es mucho'?

Josi Oiarbidek salatzen du EHUko aurtengo Uda Ikastaroetan euskarak izan duen leku urria: 94 ikastaroetatik 3 baino ez euskaraz eskaini. Eta artikulugileak ez dakielarik hiru horietatik bat bertan behera utzi dela ikasle gutxiegi (18 matrikulatu ziren) zegoelako!!
4 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
erabiltzaileen botoak: 8, boto anonimoak: 8

iruzkinak

  1. #1   Bai eta?. Zer egin dezake EHUk inor ez ba da apuntatzen?, ikasleak bahitu eta Miramarrera sartu?. Beti besteei errua leporatu baino hobe galdetzea euskaldunei zergaitik EHUko euskal ikasketetan ikasleek "Manifiesto en defensa del castellano"ren defendatzaile sutsuak diren.
    zurigorria (e)k bidali du duela 131 egun 19 ordu 18 minutuzurigorria
  2. #2   18 ikasle ez dira inor? Igual irabaziak lortzeko adina ez da izanen, baina horrek antolatzaileen ikuspegiarekin du zer ikusia. Nik dakidanagatik, zerbitzu publikoak defizitarioak izan ohi dira. Babesle gisa BBVA bezalako erakundeak sartzen dituzte, eta gero euskarazko hiru ikastarotatik bat bertan behera gelditzen da.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 130 egun 22 orduAmonamantangorri
  3. #3   Kurtso bat bertan behera geratu da bai, baina zein kurtso dira 3 hauek? Agian interes gutxienekoak dira? Pertsona gehien apuntatzen diren kurtsoak euskaraz ematea probatuz gero zer??

    Oso erraza da zurigorria esatea jendeak ez duela euskarazko kurtsorik nahi... 91 ikastaro horiek euskaraz jartzen hasi daitezela...
    ZaPo (e)k bidali du duela 129 egun 1 ordu 9 minutuZaPo
  4. #4   ZaPorekin erabat ados.
    Unai_Fdz._de_Betono (e)k bidali du duela 129 egun 31 minutuUnai_Fdz._de_Betono

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]