www.gara.net/azkenak/07/86377/eu/Joseba-Barandiarani-egin-nahi-zioten-...
Itxaspe (e)k bidali du duela 95 egun 8 ordu 53 minutu, duela 95 egun 6 ordu 37 minutu argitaratuta
Duela 30 urte Joseba Barandiaran hil zuten tokian, Donostian, omenaldia egin nahi izan diote lagunek, baina Ertzaintza oldartu egin zaie eta ezarri nahi zuten pankarta kendu diete.
iruzkinak
German Rodriguez Iruñean eta Joseba Barandiaran Donostian 30 urte erailak eta justiziarik gabe. Inoiz ez dugu konkistatzaileen "justiziarik" onartuko.
hau ezin dute agortu,
oraindikan zer sentitzen dugun
nahi dizut aitortu:
Nahiz ta nahigabea sortu
zu hiltzerik ez zuten lortu,
minik ez zaigu pasa nahiz eta
malkoak legortu. (berriz)
Ilunpean pasatako
urteak ditugu asko
eta oraindik beste hainbeste
igaro beharko.
Joseba Germanentzako
gogoan zaituztegulako
plaza honetan ez da sekula
argirik faltako. (berriz)
Doinua: Haizak hi mutil mainontzi
Oso alaia zen Joseba, idealista eta aktiboa, arazo guztietaz kezkatzen zen, lana egiten zuen enpresetako langileen eskubideak defendatzerakoan eta baita gazte erakundeetan hauek zeuzkaten arazoei kontzientzia hartzeko ahaleginetan.
Garai hartako gazteoi aldaketa politiko sakonak bizitzea tokatu zitzaigun, Euskal Herrian mugimendu izaugarria zegoen, herri bezala eskatzen genituen eskubide demokratikoak eta nazionalak frankismoaren ondorengo diktaduratik lortu behar baitziren nola edo hala.
Eta hantxe zegoen Joseba, beti piketeetan, barrikadetan eta aurren-aurreneko lerroan giza-idealak defendatzen.
Beti prest egoten zen juerga egiteko ere, festetako batzordeetan parte hartuz eta edozein ospakizunetan bere umore ona azalduz. Oarindik gogoratzen naiz nolako pozarekin erakutsi zigun erositako hirugarren edo laugarren eskuko "seat 850" kotxe zahar hura; uda hartan inguruko festa guztietara joan ginen. Hori bai, martxan jarri baino lehen bost duro bakoitzak gasolinarentzat, eta aldapa guztietan kotxetik jaitsi eta denok bultza.
Berezia zen Joseba, bere izateko modu goxoak, bere lagunekin eta inguruko jendearekin erlazionatzeko moduak, bere elkartasunak (solidaritateak), bere etengabeko konpromezuak ahazt-ezinezko aztarna utzi digu.
Ez zaitugu ahaztuko, Joseba.
Joseba, German gogoan zaituztegu.
Astigarragan, erailketaren 25. urteurrenean, ahazten ez zaituzten zure lagunak.