Argazkiak.org, irudiak euskaraz partekatzeko

Irudi geolokalizatuak sareratzeko aukera ematen duen http://nirudia.com/eu webguneari, argazkiak partekatzeko euskarazko beste webgune berri bat batu zaio, http://codesyntax.com enpresaren eskutik: http://argazkiak.org. Zeharkako aurkezpena, hemen: http://sustatu.com/1215417474
2 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 15, boto anonimoak: 9

iruzkinak

  1. #1   Ekimen bikaina! Zorionak Sustaturi.

    Irudiak partekatzeko webguneei buruz, nireak jabetza publikoan argitaratu nahi nituzke eta ez dut aurkitu aukera hori ematen duen webgunerik. Inork ezagutzen du tankera horretako webgune sozialik argazkiak jabetza publikoan argitaratzen uzten duena?

    Wikipedia Commonseko argazkietan egin daiteke:

    http://commons.wikimedia.org/wiki/Category:CC-PD

    ublic_domain" rel="nofollow">http://commons.wikimedia.org/wiki/Category:-Public_domain

    Eta noski, Wikipedia osoan bezala, argazkietan iruzkinak ere egin daitezke. Baina proiektu hori ez da edonoren argazki pertsonalak argitaratzeko lekua.

    Flickr-en adibidez, Creative Commons lizentzia batzuk erabili daitezke baina CC PD ez dago aukeren artean (Jabetza publiko arrunta ere ez):

    http://flickr.com/creativecommons

    Argazkia.org webgunean, argazki libreak bakarrik gorde daitezke, Sustatuk fakturak ordaintzen dituela jakinda, erabaki logikoa ikusten dudalarik, baina lizentzia libre bakarra erabili daiteke: CC BY-SA

    http://www.argazkiak.org/tos/

    Hemen ere, beraz, ezin ditut argazkiak jabetza publikoan argitaratu.

    Nirudia webgunean, hiru lizentzia aukeratu daitezke, bat librea (CC BY-SA) eta beste biak ez (CC BY-NC-ND eta Copyright murriztailea):

    http://nirudia.nireblog.com/post/2007/07/31/elegir-la-licencia-de-publicacion-de-tus-fotos

    Beraz, hemen ere jabetza publikorik ezin erabili :-(

    Portzierto, azken esteka horretan ikusi daiteke, Nirudiakoek CC BY-NC-ND lizentzia librea bezala sailkatzen dutela. Hemen ere ikus daiteke:

    http://nirudia.com/eu/search/

    Zer da gauza libre bat baina baldintzekin? Librea dena, librea da ala ez da librea. CC BY-NC-ND lizentzia eta Copyright murriztailea ia berdinak dira: batek batzutan kopiak egitea usten du eta besteak inoiz ez. Beraz, Nirudiakoek erabili duten irizpidea jarraituz, Copyright murriztailea ere librea izango litzateke: librea, baina baldintzekin.

    Inork ezagutzen du argazkiak partekatzeko webgune sozialik, argazkiak jabetza publikoan argitaratu daitezkeena? Baten bat egon behar da...
    Txopi (e)k bidali du duela 580 egun 1 ordu 49 minutuTxopi
  2. #2   Sustatuk gaur egin du publikoa Argazkia.org proiektua, bere zergaitia eta helburuak azalduz eta xehetasun batzuk emanez:

    http://sustatu.com/1215755013
    Txopi (e)k bidali du duela 578 egun 2 ordu 32 minutuTxopi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]