[Gazt] G8-ko liderrek 19 platereko afaria jan zuten munduko goseteaz hitz egin eta gero

Munduko zortzi herrialde "boteretsu" eta "aberatsenetako" buruzagiak Japonian daude bilduta. Atzo munduko goseteaz hitz egin eta gero 19 platereko afaria dastatu zuten.
13 iruzkinetiketak: hemen: Politika bildu
erabiltzaileen botoak: 8, boto anonimoak: 8

iruzkinak

  1. #1   A ze pena txirlak pasatuak egon ez izana! Ez dira ba boterearen botereaz itoko pu**kume alenak!
    kuko (e)k bidali du duela 185 egun 15 ordukuko
  2. #2   Gai honetaz gutxi mintzatzen da, baina arras interesgarria da: zenbat kostatzen zaizkigun petxero gizagaixooi boteretsuen luxuzko bizimodua eta segurtasuna.
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 185 egun 11 ordu 15 minutuJurtzixabi
  3. #3   Hau da hau jarrera demagogikoa.

    Ekologistek beren pankartak plastikoz egiten dituzte. Eta Jose Bovek Afrikako nekazarien bizi-baldintzak zailtzen ditu merkantzien garraio librearen aurka agertzen denean.
    niunainaiz (e)k bidali du duela 185 egun 8 ordu 27 minutuniunainaiz
  4. #4   #3 Uste dut ez duzula Jose Bove eta bera burutzat duen erakundearen planteamendua ulertu. Ez behintzat nik ulertzen dudan moduan. Artikulu honetan, ingelesez baina, nahiko ondo azaltzen duela uste dut: http://yaleglobal.yale.edu/display.article?id=5529 Hemen azaltzen dut zuk aipatu duzun gaineko Via Campesina erakundearen ikuspuntua: "Via Campesina-ren eztabaidagai nagusia globalizazioa da, ez baitugu uste komertzio askatasuna ona denik nekazaritza eta mundu osoko janariarentzat. Horregatik asmatu genuen "jan subiranotasun" kontzeptua. Honek esan nahi duena da populazio bakoitza bere nekazaritzatik bizitzeko gai izan beharko litzatekeela. Nekazarien ardura nagusia beraiek bizi diren tokiko populazioari jaten ematea da: lehenik beraien familiak, baita merkatu lokala eta ondoren merkatu nazionala"

    Ekologista batzuek plastikoz egiten dituzte pankartak, beste batzuk paper edo kartoi birziklatuaz eta beste batzuk ez dute pankartarik egiten, modu ekologiko koherente baten bizitzen saiatzen dira, inori kalte egin eta leziorik eman nahi gabe.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 185 egun 6 ordu 59 minutukokoteraino
  5. #5   Agintarien gaira itzulita, itxuraz oso bestelakoa den berri batek ideiatxo bat eman dit. Gaur, Londresko Christie´s enkate-etxean aspaldiko partez galduta omen zeuden Goyaren hiru marrazki saldu dira, eskalndaluzko prezio batean, noski. Haietako batek honako ohar hau dauka, Goyak berak idatzita: "En Zaragoza a mediados del siglo pasado [hpts, 1750an inguru] metieron a un alguacil llamado Lampiños en el cuerpo de un rocín muerto y lo cosieron; se mantuvo vivo toda la noche". Lampiños delako hura funtzionario korruptu bat omen zen; hori bai, biharamunean bizirik jarraitzen zuenez, jendeak kare bizia sartu zion xiringa batez eta ikaragarrizko oinazeen artean akabatu zuten. Ba, oso ideia ona iruditzen zait, eta gainera teknikoki ez da terrorismoa, herri-justizia baizik. Marrazkia hemen ikus daiteke:

    http://www.heraldo.es/index.php/mod.noticias/mem.detalle/idnoticia.13605
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 185 egun 6 ordu 17 minutuJurtzixabi
  6. #6   Bai, ulertzen dut Boveren planteamendua. Baina horrek ez du pobreziatik aterako Afrika. Globalizazioak egingo du hori. Utz diezaiogun hemengo nekazariak subentzionatzeari eta mugak ixteari.
    niunainaiz (e)k bidali du duela 185 egun 6 ordu 12 minutuniunainaiz
  7. #7   #6 Ez nago horrekin batere ados, globalizazioak etekinak eta aberastasunak gutxi batzuen eskutan jartzen ditu. Diru mugimenduak globalizatzen dira baina gizabanakoen mugimenduak debekatu. Nekazariek erabiltzen dituzten haziak, ongarriak, garraiobideak, banaketa sareak, guzti horiek aberatsen kontrolpean dauden bitartean Afrika (eta beste herrialde asko) "lehen munduaren" lan-esku merkea besterik ez dira izanen.

    Zure planteamenduak lortuko duen bakarra garapen bidean dauden herrialdeak herrialde garatuentzat lanean jardutea izango da, bertakoak gosez hiltzen diren bitartean. Globalizazioa ez bada justizian oinarritzen aberatsak aberatsago egiteko baino ez du balioko. Gomendio bat onartzen badidazu filme hau http://www.blackgoldmovie.com/ ikustea eta artikulu hau irakurtzea http://solidaridad.net/noticias.php?not=5237 gomendatuko nizuke.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 184 egun 21 ordu 7 minutukokoteraino
  8. #8   #5 Jo Jurtzixabi! Erromantiko jartzen zarenean ez dago jarraituko dizun inor ;) :-D :-D :-D
    kokoteraino (e)k bidali du duela 184 egun 21 ordu 5 minutukokoteraino
  9. #9   Nik Xavier Sala i Martin-en artikuluak gomendatzen dizkizut. Esate baterako:

    http://www.columbia.edu/~xs23/catala/articles/esp/2001/africa2/africa2.htm
    niunainaiz (e)k bidali du duela 184 egun 19 ordu 54 minutuniunainaiz
  10. #10   #9 Irakurria dut artikulu hori baina Xavier Salak azaltzen ez duena da nola kendu behar duten gainetik afrikarrek multinazionalek ezartzen dieten kontrola, kontutan hartu beharko litzateke Nestle, Unilever, Procter and Gamble, eta antzeko multinazionalek herri horietan, nekazaritzan, zer hazten duten eta nola egiten duten kontrol osoa dutela. Garapen bidean dauden herriak "lehen munduaren" menpeko dira, zer uztiatu eta nola egin agintzen dietelako. Bestela, zergaitik ez dute herri horiek uztiatzen duten nekazal produktuen gehiena ikusi ere egiten gosez hiltzen ari diren bitartean?

    Arazoetako bat zein den argi dago. Soluziorik ez diot irakurtzen ordea.

    Gainera honako esaldi hau: "El problema económico más importante al que se enfrenta la humanidad es la pobreza de Africa." okerra dela uste dut. Gizateriaren arazo ekonomiko nagusia ez da afrikako pobrezia, mundu osoko pobrezia baino. Edo Hego eta Ertamerikako txiroek edota Asiako klase esplotatuek ez dute atentzio berdina merezi?
    kokoteraino (e)k bidali du duela 184 egun 17 ordu 52 minutukokoteraino
  11. #11   Públicoko zuzendari Ignacio Escolarrek ere aipatu du plater-festa hau:

    http://www.escolar.net/MT/archives/2008/07/el-menu-de-la-cumbre-del-g8.html
    saapmifree (e)k bidali du duela 184 egun 17 ordu 46 minutusaapmifree
  12. #12   Norbaitek #9-n niunainaiz-ek aipatu duen Xavier Sala i Martin-en pentsaerari buruz gehiago jakin nahi izan ezkero hona hemen elkarrizketa esanguratsu bat: http://www.canariasliberal.org/articulo.asp?id=519

    Portzierto, niunainaiz, eskerrikasko estekarengatik.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 184 egun 17 ordu 43 minutukokoteraino
  13. #13   Joe, Jose Bove gaixto horrek afrikar nekazarien bizi baldintzak zailtzen ditu, eta berak bakarrik. Hori da meritua, frantses akrata batek hainbeste jende puteatzeko indarra izatea. Ez dakit zergatik ez duzun Sem Terra mugimendua aipatu, edo EHNE bera, horiek ere Via Campesinako partaide izanda.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 184 egun 2 ordu 27 minutuAmonamantangorri

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]