Josu Jon Imaz Petronorreko presidente izendatuko dute

Josu Jon Imaz EAJren Euzkadi Buru Batzarreko buru ohia Petronor findegiko presidente izendatuko dute gaur. Enpresako Administrazio Kontseiluaren bileran izendatuko dute Imaz Pedro Fernandez Frial egungo presidentearen ordezko.
9 iruzkinetiketak: hemen: Ekonomia bildu
erabiltzaileen botoak: 13, boto anonimoak: 11

iruzkinak

  1. #1   Enpresariek leial izan diren politikoak saritzen dituzte. Nortzuk agintzen dute? Politikari hauek botoa eman dieten herritarren ordezkari baino, gehiago dira (zeharka) ordaintzen dieten enpresen ordezkari.
    Itxaspe (e)k bidali du duela 141 egun 5 ordu 37 minutuItxaspe
  2. #2   Antzeko zeozer gertatu zen Ardanza Euskalteleko lehendakari izendatu zutenean, telekomunikazoen munduan edo enpresa kudeaketan inongo esperientziarik izan gabe. Batzuk "Parker Lewis" bezalakoak dira, ez dute sekula galtzen!
    kokoteraino (e)k bidali du duela 141 egun 4 ordu 17 minutukokoteraino
  3. #3   #2 Imaz kimikaria da, eta Inasmet materialen zentro teknologikoan lan egiten zuen. Ardanzarekin antzekotasunik ez.
    luistxo (e)k bidali du duela 141 egun 4 ordu 12 minutuluistxo
  4. #4   #2 Ez izan gaizkipentxatua. Kontua da elite buruzagia gure ulermenetik at dagoen jakinduriaz orniturik dagoela Leonardi da Vinci legez. Horrela, supergizon hauetako edozein iaioa da telekomunikazioetan, energiaren alorrean, kiroletan eta parean jartzen zaien edozein Ministerio edo Sailetan.
    ikatza (e)k bidali du duela 141 egun 4 ordu 11 minutuikatza
  5. #5   #3 Kimikari izateak enpresa baten kudeaketan lan egiteko gaitasuna edo ezagutza ematen dio?
    kokoteraino (e)k bidali du duela 141 egun 4 ordu 7 minutukokoteraino
  6. #6   #3 eta #5 Oraintxe irakurri dut "enpresa kudeaketarako" ikasketak ere eginak dituela.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 141 egun 3 ordu 50 minutukokoteraino
  7. #7   Eurodiputadua izan aurretik "lana" egiten zuen Goierri aldeko compositeseko entrepresa bat ez al zen ondoratu bere kudeaketa kaxkarra medio? Nonbaiten zeozer irakurri nuen baina nire RSSak ez didate tajuzko emaitzik ematen.

    By the way: http://ttiki.com/254
    xa_2 (e)k bidali du duela 141 egun 3 ordu 33 minutuxa_2
  8. #8   Egia esan, eskuineko politikariak harro daude horrelako gauzetaz. Enpresa bat ongi kudeatzen baldin badakite, zergatik ez herri bat, eta alderantziz. Eskuinaren diskurtsoaren parte da: enpresariak dira gobernuburu izateko hautagai hoberenak.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 140 egun 20 ordu 30 minutuAmonamantangorri
  9. kokoteraino (e)k bidali du duela 140 egun 15 ordu 28 minutukokoteraino

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]