rebelion.org/noticia.php?id=69785
teketen (e)k bidali du duela 57 egun 12 ordu 40 minutu, duela 57 egun 11 ordu 10 minutu argitaratuta
Informazio ofizialek beste era batean aurkeztu badute ere gertakariak nahiko arraroak izan dira. Badirudi FARC atxilotuak askatzea pentsatzen ari zela atzeman zituztenean, nazioarteko ordezkari ezberdinekin elkarrizketatu bait zen askapena antolatzeko.
iruzkinak
Titularra ez da ondo ulertzen, besteak beste ez dagoelako ondo erredaktatua. Horren ordez, honelako zerbait hobetsiko nuke: "FARC atxilotuak (bere kauz) askatzen ari zen bitartean atzeman zituzten militarrek".
Baina ez nago ziur azalera igaro ondoren aldatzeko aukerarik ba ote duen bidaltzaileak. Eta sarreratxoan ere aldatuko nuke, "FARC-ek atxilotuak askatzen ari zirela" esamoldea ez baita zuzena. Edo halaxe irudiditzen zait niri
@kokoteraino: Ondo pentsatuta, Teketenek hasieran eman dion izaera ez duzu errespetatu. Bahituak ordez, atxilotuak erabili baitu berak. Eta ez da berdina. Norbanakoaren subjektibotasuna errespetatu beharko litzatekeela uste dut Zabaldura bidaltzen diren artikuluetan aldaketarik eginez gero. Hori baita Zabaldu bezalako sare sozialen aberastasun nagusia. Eta zuzenketak gramatikala behar zuen soilik, ez terminologiko/ideologikoa. Dena dela, akaso inorki esango dit karma dela hemen agintzen duena eta beraz nahi zenuena egin zenezakela.
Kasu honetan, gramatikalki txukunago dago, ulergarriago (eta hori esan nahi izan dut aurreko mezuan). Ez besterik.
Ni ez naiz "karmak" nahi dudana egiteko eskubidea ematen didala uste duen horietakoa eta horregatik zegoen hortan utzi dut, horrez gain sarreratxoa aldatu dut. Espero dut oraingoan teketenek eman nahi zion zentzua aldatu gabe.
Berriz ere, barkatu gaizki egindakoa.
Edozein kasutan benetan pozten naiz bahiketa amaitu eta libre dagoelako.