Montillak "Gaztelaniaren aldeko manifestua" arbuiatu egin du

Jose Montilla Kataluniako Gobernuburuak Fernando Savaterrek eta beste batzuek idatzitako "Hizkuntza Komunaren aldeko manifestua" espresuki errefusatu du gaur goizean, Espainian "katalanofobia" bultzatzen duelakoan, besteak beste.
4 iruzkinetiketak: hemen: Politika bildu
erabiltzaileen botoak: 12, boto anonimoak: 13

iruzkinak

  1. #1   Katalanofobia ez, etnozidio argi eta garbia.

    Klasifikatu egiten ditu lehen mailako hizkuntza hiritar eta unibertsalak eta bigarren mailako hizkuntza etniko tribal eta baztertzaileak.
    janfri (e)k bidali du duela 189 egun 7 ordu 15 minutujanfri
  2. #2   Bai eta gainera, badirudi gaztelania dela hizkuntza erasotua, ene, gaztelania koitedua.. manifestu hori sinatu dutenei ez letorkieke batere txarto apaltasun eta errespetu pitin bat erakustea... soziolinguistikari buruzko hitzaldi bat edo beste ere gomendatzea dago, hizkuntza aniztasunaren garrantziaz ohartzen ez direla dirudi eta.
    Olatz (e)k bidali du duela 188 egun 18 ordu 16 minutuOlatz
  3. #3   Kontua da, nire ustez, aztertzea zertan ibili garen hain txarto holokoetaraino heltzeko, erdalzaleak gero eta lotsagabeago euskara eta euskaldunon hizkuntz eskubideen aurka, gero eta harroago; euskaltzaleok, ordea, gero eta apalago, gero eta kikilduago. Urte askoko epelkeriak eta "erdalduna erakartzeko goxoak izan gaitezen" delakoak faktore garrantzitsuak direla uste dut, erdalzaleak erakarri baino, euren itxikerian trinkotu eta gotortu egin dira-eta. Atsegina izateak eta erdaldunen aurka ez egiteak (alegia, ez norbanakoak erruduntzeak) ez dakar, ezinbestez, auzia garbi ez azaltzea ezta norberari bere erantzunkizuna eta bere egintzen (ala ez egintzarik ezaren) ondorioak ez gogoraraztea.

    Bestetik, sasi-elebitasunaren gezurra eta motibazio ekonomikoa (lanpostua administrazioan) euskalduntzeko tresna gisa porrot garbia egin dutela iruditzen zait.
    tusfo (e)k bidali du duela 188 egun 17 ordu 2 minututusfo
  4. #4   Atzo Suso de Toro idazle galiziarrak oso ondo adierazi zuen: ipuin bat asmatu dute, judutarrek haurrak erailtzen zuten ipuina bezain berdaderoa (gogoan hartu "El Santo NiƱo de la Guardia" eta enparauak). Ipuin horren arabera, gaztelaniadun elebakarra jazarrita bizi da Euskadi eta Catalunyan (eta azken boladan, noizbehinka Galizian ere; Nafarroa, Balearrak eta Valentzia aldea ez dira inoiz aipatzen, ze bitxia). Ipuina hainbestetan errepikatu dute, ze dagoeneko estatu mailako hedabide guztietan (Publico da salbuespen bakarra) eta estatuko herritar gehienen gogoan egia bihurtu den. Ta etxean sagutxoak festa batean gure ganbaran: horrela jai daukagu.
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 188 egun 14 ordu 49 minutuJurtzixabi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]