[es] Gaztelaniazko Wikipediari kritika zorrotza

Santiago Alba Rico filosofoak kritika zorrotza plazaratu du "Gara"n, Wikipedia ez askea ezta ezkertiarra ere ez dela azalduz. Zehazten ez badu ere, gaztelaniazko Wikipediaz ari da. Bereziki, Wikipedia horretan Palestinari nahiz Israeli buruzko artikuluekin gertatzen dena salatzen du, non entziklopediako administrariek ikuspegi sionista bermatzen baituten. Halaber, Wikipedian gizarteko botere orekak errepikatzen direla dio, eta beraz, ezkerrak horien aurrean ere kritiko izan behar duela.
iruzkin 1etiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 15, boto anonimoak: 12

iruzkinak

  1. #1   Testu interesgarria. Egi borobilak esaten dituena. Harritu nauena da ezkertiarrek Wikipedia proiektu ezkertiarra dela pentsatzen zutela esatea da. Ez dut uste horrela denik, Wikipediak, sortu zen egunetik, bere erabiltzaile guztien artean ikuspuntu neutrala bilatzen bait du. Hau da, artikuluko gaiaren jarraitzaile nahiz aurkariek onartzeko modukoa:

    http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Artikuluen_edukiak_jarraitu_beharreko_irizpideak

    Eta hori lortu ezin daitekenean, aurka dauden ikuspuntu biak azaltzen dira, irakurleak irakurketa kritiko baten bitartez, zer pentsatu bere kabuz erabaki dezan. Hori da behintzat helburua, praktikan lortzea oso zaila bada ere.

    Beraz, teorian behintzat, Wikipedia ikuspegi ezkertiarretatik eta eskuindarretatik haratago egon beharko litzateke. Proiektu ezkertiarra dela pentsatzea oker galanta iruditzen zait.
    escrito por Txopi hace 102 días 14 horas 21 minutosTxopi

Laguntza  |  código: licencia, descargar  |  licencia de los gráficos   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]