Aurten ere: uztaileko ikastaro eta hitzaldiak Deustuko Unibertsitatean

Aurten ere Deustuko Unibertsitatean udako ikastaroak antolatu dituzte e-GHOSTeko ikasle eta bolondresek. Aurtengo ikastaroek gai berri eta ohikoak lantzen dituzte: GNU/Linux, Python, Moodle, Blender, OpenGL, LaTeX, Asterisk, OpenSSL, PHP, Birtualizazioa, etab. besteak beste, eta gainera denak doan. Anima zaitezte! ;-)
3 iruzkinetiketak: hemen: Hezkuntza bildu
erabiltzaileen botoak: 9, boto anonimoak: 3

iruzkinak

  1. #1   Zorionak, oso interesgarriak iruditzen zaizkit batzuk behintzat. Zoritxarrez -edo zorionez, ikuspuntuaren arabera-, ez dut joaterik, kanpoan bainago.
    janfri (e)k bidali du duela 194 egun 14 ordu 5 minutujanfri
  2. #2   Oso interesgarriak dirudite. Aurreko urtetan joan den inor hemendik badabil eskertuko nuke ikastaroei buruzko iritzia emango balu, tentatuta nago bat edo beste egiteko eta.
    logaritmo (e)k bidali du duela 194 egun 9 ordu 6 minutulogaritmo
  3. #3   Ni joan naiz bat edo bestera. Orokorrean hitz egitea zaila bada ere, saiatuko naiz:

    - Ikastaroetako baliabideak oso ondo daude. Ikasle bakoitzak bere ordenagailua du, areto handia, mikrofonoak, proiektorea, etab.

    - Edukiak nahiko irregularrak iruditzen zaizkit. Ikastaro hauek antolatzen dituztenak Deustuko ikasleak eta irakasle batzuk direla ez da ahaztu behar. Beraz, batzutan ez daude jende aurrean hitz egiten ohituak, jende askorentzat irakasten, material gehiegi prestatzen dute eta abar. Beste batzutan aldiz, irakasleak dira edo ikasle ohiak, eta oso ondo erakusten dute. Gaizki joan diren ikastaroak ala ere, nik dakidala behintzat oso gutxi dira.

    - Esperientziaren irregulartasuna alde batera utzita, irakaslearen prestakuntza oso altua izaten da, erakusten duena oso-oso ondo ezagutzen duelarik.

    Horrela ikusten dut nik... Lagundu izana espero dut.
    Txopi (e)k bidali du duela 194 egun 3 ordu 46 minutuTxopi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]