Euskaldunak genetikoki zertxobait desberdinak

Bartzelonako unibertsitate batek egindako ikerketaren arabera, europarrak genetikoki oso berdintsuak dira. Desberdintasuneko bat euskaldun biztanleena da. Ikertzaileen arabera, desberdintasun genetiko txiki horiek, euskaldunak iraganeko eperen batetan isolaturik bizi izanak eragin zituen. Meneamen ikusia.
7 iruzkinetiketak: hemen: Zientzia bildu
erabiltzaileen botoak: 10, boto anonimoak: 11

iruzkinak

  1. #1   Azken galazioazioan ia Europa osoko populazioa galdu bazen eta duela 15.000 urteko Euskal Herri inguruko babes guneko euskaldunek populatu baldin bazuten Europako basamortua, aberastasun genetikoaren % 80 emanez ba normala izango antzekoak izatea Euskal herritik ateratakoak garelako:

    http://www.mundurat.net/larrugorri/The%20origins%20of%20the%20british/the_origins_of_the_british.htm

    Zein hizkuntza zabaldu zuten Europatik duela 15.000 urte Euskal Herriko abenturatzaileak?
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 102 egun 12 ordu 35 minutuEsku_nabarrak
  2. #2   Larry Trask, "Euskararen etorki eta ahaideak: datuen analisia": http://www.uztaro.com/index.php?modulo=artikulua&arg1=27&arg2=752
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 102 egun 10 ordu 55 minutuAmonamantangorri
  3. #3   Oso interesgarria artikulua, ilustratu egingo nauzu, oso dotore itzulita gainera erraz eta gustora irakurtzen da. Lagunak egingo gaituk motel. 430 bat urtetan gutxienez eztabaidatzen euskarari buruz autore pila eta ez dut uste guk mezu pare batean arazoa konponduko dugunik, (Poza 1587, Larramendi 1728, Etxabe, Astarloa 1800, Humboldt 1821, Schuchardt 1908, Gomez Moreno 1949, Mitxelena 1954, Tovar 1959, Mitxelena 1954, Krutwig 1978, Gorrotxategi... Swadesh, Ruhlen, Bengtson, Vennemann, Angus J Huck...)

    Gaia genetikoa da, Trask-ek artikuluan idazten du "hizkuntza indoeuroparrak Europara iritsi baino 10.000 urte lehenago bazeudela hizkuntzak Europan"; genetikoki demostratuta dago Euskal Herri ingurura gure arbasoak heldu zirela duela 40.000 urte eta "indoeuroparrak" Europara duela 7.500 bat urte, alegia Trask bakarrik konfunditzen da 20.000 bat urtetan.

    Trask da anti Humboldt bat, azken honek gehiena euskararekin lotzen du, Trask-ek berriz guztia atzerriko hizkuntzekin, ezer ez da jatorriz euskalduna, ez da bakarra jakina.

    Tovar-ek onartzen du euskara-kaukasiera lotura, naiz eta Mitxelenak errefusatu. Kaukasoa urrutiago dago Iberia baino.

    Onartuta dagoen bakarra da akitaniera euskara dela.

    Argudio asko oinarritzen dira Mitxelena eta Gorrotxategiren 1984ko "protoeuskaran", eta denok dakigu, Iruña Oka-ko "urdin, isar, zuri, gori, edan, ian, lo, ta, iaun, geure, ata, zutan, iesus, ioshe, ata, mirian, ama..." eta beste 70 bat esaldi motz eta ehun luze bat hitz euskaraz, hankez gora jartzen dutela espekulatutako "protoeuskara" ofiziala.
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 102 egun 3 ordu 13 minutuEsku_nabarrak
  4. #4   Egia esan, Iruña-Okako izkribuek ez dute soilik Mitxelenaren protoeuskara hankaz goiti jartzen. Batera gauza arraro gehiegi daudela da kontua, eta ez euskarazkoak bakarrik. Gorrotxategi izkribuek ematen dituzten arazoez mintzatu zen, nahiz eta Knörr zena optimistagoa izan. Nondik azaldu dira III-V. mende aldean, Jesusen gurutzearen gainean "RIP" inskripzioa duen kalbario bat (RIP beranduagokoa dela uste izan da eta Jesusez ari garenean erabiltzea ezinezkoa da), ulertu ezin diren hieroglifiko egipziarrak, Nefertari izena (XIX. mendeko egiptologoen irakurketa konbentzional batetik sortua), Miriam agertzea eta ez Maria...

    "Zutan" oso arraroa da, izatekotan "sutan" behar luke. Z Latinez grekerazko maileguetan erabiltzen zuten soilik, eta ahoskera diferentea zuen. Hau da, hain juxtu garai hurbilagoetan bezala dago idatzia.

    Gatazka filologo eta arkeologo taldeen artean da. Datazioa arkeologoek eman dute laboratorioko fogetan oinarrituz, eta filologoen ustetan datazioa aldatuta materialak askoz zentzuzkoagoak lirateke. Eta kontua da hori ez dutela euskaran adituek soilik esaten. Eztabaida oraindik airean dago.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 101 egun 19 ordu 35 minutuAmonamantangorri
  5. #5   Iruña Oka-ko ostraken egoera zera da:

    1.- Iruña Oka-ko hitzak esistitzen dira: "urdin, isar, zuri, gori, edan, ian, lo, ta, iaun, geure, ata, zutan, iesus, ioshe, mirian, ama..." eta beste 70 bat esaldi motz eta ehun luze bat hitz euskaraz, 800 bat ostraka, 275 kata 4 M2koak. Ez ditut nik asmatu egunkari guztietan daude.

    1.- 2006-11-23ko komunikatu ofiziak batek abalatzen ditu non besteen artean ozen esaten den :

    ”Iruña Okako ostrakak erromatar garaikoak direla, bere garaiko beste milaka ebidentziekin batera azaltzen direla, erromatar garaiko geruzetan azaldu direla eta zigilatzen dituzten beste erromatar garaiko geruzen azpian”.

    Sinadurekin:

    Eliseo Gil Zubillaga arkeologoa, Idoia Filloy Nieva, arkeologoa, Juan Santos Yanguas Historia katedratikoa EHUn, Henrike Knörr, Euskaltziandia, euskal Filologia katedratikoa EHUn, Rubén Cerdán, Fisiko Nuklearra, Emilio Illarregui, arkeologoa SEK-eko irakaslea, Zoilo Calleja, Arabako elizbarrutiko patrimonioko arduraduna.

    3.- Aipatzen dituzun sasi argudioetan nahi baduzu sartuko gara baina zabaltzen dituztenek ere konturatzen dira funtsarik ez dutela. Orain berri batzuk asmatzen ari dira, "monja konbentu bat omen zegoen Iruña Okan eta lekaimeak jostatzen ibiltzen omen ziren erromatar garaiko ostrakekin euskaraz idazten 1.500 urte zituzten ostroketan..." Alegia, ostrakak erromatarrak dira, baina euskal hitzak modernoak. Baina orain arte komunikatua sinatu duten arkeologoak ez omen dira konturatu... (gizajo batzuk direlako jakina).
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 100 egun 18 ordu 18 minutuEsku_nabarrak
  6. #6   Batzutan hutsak aurkitzen ditut zure arrazoitzeko moduan.

    Nik ez dut izkribu horien esistentzia zalantzan jarri. Ikerlari asko "flipauta" gelditu da aurkikuntza horiekin, eta ez bakarrik euskaragatik. Benetako arazoak dituzte hor zer egongo ote zen ulertzeko. Eta gehiago ezin da jakin, informazio guztia argitara eman arte.

    Nondik jakin duk moja konbentuarena?
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 99 egun 19 ordu 53 minutuAmonamantangorri
  7. #7   Publikoa da, aurreko astean "kasualitatez" bi albiste izan ziren gaiari buruz, Lakarraren artikulua Madrilgo "El Pais"-en jakina, egunen batetan hitz egin beharko da UPV-ko euskal katedradunek erakusten duten "errespetuaz" euskararekiko, eta duela 200 urteko lekaimeak jostatzen hitz euskaldunak grabatzen zuela 1.500 urteko ostraka erromatarretan... arkeologoak konturatu gabe jakina.

    Hildegarda Karlo Haundiaren emaztearen izena da, agian batzorde zientifikoko eszeptikoren baten emaztea?



    http://www.celtiberia.net/articulo.asp?id=3199&pagina=12#r92216

    Oso zaila da, informazioarik gabe eta mundu guztia begira dagoenean, gezurrak asmatzea.
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 99 egun 14 ordu 14 minutuEsku_nabarrak

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]