Windows Vista, dagoeneko euskaraz

Windows Vista sistema eragilea dagoeneko euskaraz daukagu. Aurrekoa ere (XP) euskaraz jarri daiteke.
15 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 10, boto anonimoak: 7

iruzkinak

  1. #1   Deskargarako jartzen duten esteka gaizki egotea ez da hasiera onegia bada! Niri "invalid url" esaten dit horrela idatzita baitago: http://www/microsoft.com/spain/eus/ horrela beharrean: http://www.microsoft.com/spain/eus/
    kokoteraino (e)k bidali du duela 196 egun 8 ordu 23 minutukokoteraino
  2. #2   Eta noski, "deskarga-zenbatzailea" firefox-en ez da behar bezala ikusten :-O
    kokoteraino (e)k bidali du duela 196 egun 8 ordu 21 minutukokoteraino
  3. #3   Eta behin dena ondo egiten duzunean (izen ematea erdi-euskaraz, erdi-gazteleraz barne), hara zer agertzen den pantailan:

    http://twitxr.com/image/66951

    Bide batez, ulertu du inork nola funtzionatzen duen 'maratoiaren' kontu hori?
    topagunea (e)k bidali du duela 196 egun 7 ordu 53 minututopagunea
  4. #4   #3 :-D :-D Behintzat galegoz jeistearen testua euskaraz dago :-)

    Ez, nik ere ez dut ulertu maratoiarena. Uste dut zer den azaltzen ez dutelako... Kode bat ematen dizute, zure lagunei bidaltzeko baina ez dute azaltzen zertarako den...

    Kasu hauetan ikusi beharko dena da aurrerantzean aterako dituzten eguneraketa guztiak euskaraz egongo diren. Gogoratzen dut orain urte batzuk, uste dut Windows 98-rekin zela, bazegoen euskaraz instalatzerik baina gero atera zituzten eguneraketak ez zeuden euskaraz eta euskara, ingeles eta gaztelera nahaspila baten bukatzen zuen.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 196 egun 7 ordu 37 minutukokoteraino
  5. #5   Deskargak egiteko gune hau nahiko modu narrasean egina egon arren, beharbada ematen du Microsoft jator portatzen dela euskararekin edo horrelako zerbait: kontuz, kontuan izan euskarazko baliabide ("liburutegi";) horiek instalatzeko, lehenengo XP edo Vista izan behar ditugula MSri erosiak. Eta gainera liburutegi horien euskaratzea gure zergekin ordaintzen dela. MSk ez du hogerleko bat ipintzen. Jaso bai, ordea, publizitatea eta salmentak.

    MSri euskara inportako balitzaio jatorritik euskaraz erabiltzeko prestatuko lituzke programak (eta eguneraketak ere itzultzeko arreta hartuko luke), beste hizkuntza batzuekin egiten duen bezala.

    Europan zehar informatika arloan beste eredu batzuk (gizabidetsuagoak) apurka hedatzen doazen bitartean, gu MSri negozioa eta pelota egiten gabiltza, egun batean bai eta hurrengoan ere.
    harrapazak (e)k bidali du duela 196 egun 5 ordu 51 minutuharrapazak
  6. #6   Ni ere Microsoften aurka nago, baina Vista edo XP orijinala baduzue, instalatu ezazue. Euskaldun guztiok sistema eragileak euskaraz bagenitu, microsoftek aterako zituen bere programak euskaraz. Sar diezaiegun presio pixka bat (es mucho).

    Bide batez, nuek ez dut batere arazorik izan Vista euskaratzeko.
    niunainaiz (e)k bidali du duela 196 egun 5 ordu 39 minutuniunainaiz
  7. #7   Orain urte batzuk, hau ere uste dut Windows 98-kin izan zela (aitona zaharren kontuekin nator berriz), Eusko Jaurlaritzako ordezkari batekin izan nuen eztabaida honen inguruan eta esan zidanez M$-kin zuten akordioak zioenez euskarazko bertsioaren ez dakit zenbat mila kopia saldu ezkero M$-k berak ordainduko zuen ondorengo bertsioen euskaratzea. Ez dakit nola bukatu zen amodio afera hori eta ez dakit akordio horrek bere horretan darraien edo zenbat aldatuko ote zen. Txapa guzti hau kontatu badizuet proposamen hau luzatzeko da, zergatik ez dugu denok jaisten. Horrek zenbakiak hobetuko lituzke eta agian enpresak softwarea euskaratzen dirua inbertitzen lagunduko luke. Hori bai, gerta liteke Eusko Jaurlaritzak edo M$-k datu horiek beren lan onaren adibide gisa erabiltzea...

    Gero norberak Linux erabili nahi badu, nik egiten dudan moduan, libre da noski!!!!
    kokoteraino (e)k bidali du duela 196 egun 3 ordu 35 minutukokoteraino
  8. #8   #4 Neure buruari erantzuten diot, iruzkin horretan esan dudana ez baita zuzena. Maratoiarena estekan agertzen den orrian azaltzen da. Ematen dizuten kodearekin deskarga gehien lortzen dituzten 6 erabiltzaileak ordenadore batzuen zozketan sartuko dira.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 196 egun 3 ordu 32 minutukokoteraino
  9. #9   #6 eta #7 Jaurlaritza/Microsoft aferak urte guzti hauetan erakutsi digun bezala, Microsoftek Windowsen eta Officen euskarazko bertsioan interesik ñimiñoena erakusteko bidea ez da Windowsen euskarazko paketea jaistea, Linux eta OpenOffice euskaratu eta euskaraz erabiltzea baizik.

    Hori bai, Windows edo Office euskaraz erabili nahi badu norbaitek, jaitsi dezala.
    asiersar (e)k bidali du duela 196 egun 2 ordu 37 minutuasiersar
  10. #10   Linux doan eta euskaraturik dugulako eman du Microsoftek urrats hau, lizentzia salmentak galtzeko arriskua ikusten duelako. Nire iritzian Sustatun utzi dut: http://sustatu.com/1214400103/

    Artikulu horretako erantzunetan informazio interesgarria, XP euskaratzeko, SP1 bertsioarena Euskadi.net-etik jaitsi behar dela, baina SP2 bertsioarena, Microsoften webgune berritik (eta orain arte, nonbait, ez zegoela disponible).
    luistxo (e)k bidali du duela 195 egun 17 ordu 17 minutuluistxo
  11. #11   #9 eta #10 Guztiz ados nago zuekin software librea euskaraz egoteak laguntzen duela gehien software jabeduna euskaratzera. Baina, nahiz eta ez gustatu, niri behintzat ez zait gustatzen, errealitatea jende gehienak Windows erabiltzen duela da eta horiek software librearen mundura "ekartzen" ditugun bitartean euskaraz bizitzeko tresnak izan ditzaten laguntzeko moduan esaten nuen itzulpen paketea jaistearena.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 195 egun 16 ordu 34 minutukokoteraino
  12. #12   #10: Ikusi euskadi.net-eko XP euskaraz instalatzeko laguntza orria: http://www.euskara.euskadi.net/r59-20660/es/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/es_9568/windows_xp_laguntza.html

    (Izan liteke eguneratu gabe egotea beste barik, baina nik laneko SP2dunetan atzora arte ezin izan dut euskarazko paketea instalatu)
    joxe (e)k bidali du duela 195 egun 14 ordujoxe
  13. #13   #12 Esteka horretatik aterata: "Ordenagailuan instalatuta eduki behar dituzu: Windows XP Professional-en gaztelerazko bertsioa". Beraz, Windows XP frantsesez edo beste hizkuntza bat duenak ezin zuen euskarara pasa?
    kokoteraino (e)k bidali du duela 195 egun 13 ordu 47 minutukokoteraino
  14. #14   Niri barregarriena iruditzen zaidana da berria emateko modua zein izan den. Radio Euskadin entzun nuen eta baliteke kazteariaren arazoa izatea (ez zuela ulertu), baina gehienetan horrelakoak fede txarrez egiten dira. Denbora guztian XP eta Vista doan jaitsi ahal zirela zioen, eta euskaraz. Eta nik banekien gezurra zela, baina behin baino gehiagotan esan zuen doakotasunarena.

    Eta orain gainrea hemen (http://www.eitb24.com/noticia/es/B24_103146/sociedad/EUSKERA-TECNOLOGIA-Windows-Vista-Office-2007-ya-euskera/) esaten digutenez Microsoftek euskaraz egin duen hori eurek ordaindu dute, aurrekoan entzun genuenez akordio batera heldu ziren bitartean. Hau da, orain badirudi eurek ordaintzen dutela, eta guztioi oparitu nahi digutela... ja!
    Theklan (e)k bidali du duela 195 egun 13 ordu 20 minutuTheklan
  15. #15   #10 Irakurri dut zure artikulua Sustatun: harrituta nago Microsoftek itzulpena ordaindu duela jakinda. Harri eta zur. Azaltzen duzu ez duela nahi euskal administrazioak bere besoetatik "eskapatzea" (Extremadurakoak bezala). Horrela bai uler daiteke kontua, baina hala ere harritzekoa da: Microsoft ahalguztiduna EAEko administrazioaren erabakiez arduratuta! Badirudi betaurrekoduna ez dabilela garai batean bezain sendo. "Txikiak handia bentzi leidi...!". :-)
    harrapazak (e)k bidali du duela 195 egun 10 ordu 25 minutuharrapazak

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]