www.sustatu.com
Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 103 egun 20 ordu 42 minutu, duela 102 egun 20 ordu 27 minutu argitaratuta
Sustatu.com -eko bilatzailean idazten bada "preso" ez da blogeko ezer azaltzen ezta Nelson Mandela, izorratuta egongo da bilatzailea. Hedabideek marrazten dute gizartea den baino hobea, batzutan euskaldunik ez dago, bestetan presorik nahiz eta inoiz baino gehiago egon, konkistatzaile franko-espainiarrik... batzuk pasatzen dira eta euskaraz gehiago nabaritzen da. Gartziak idatzi du publikoan mintzatzeko gaitasuna galdu dela, nire ustez gazteek ez dute erabili nahi zentsuratutako hizkuntzarik. Ez da salaketa adibidea baino.
iruzkinak
Batzuk nahiko luketen moduan, Euskal Herrian egiten den guztia preso, nazio, abertzaletasun, ETA, terrorismo eta horrelakoen inguruan bakarrik aritzea nahi ez baduzu behintzat.
Kok: ez pasa, nahiago nuke guzti horretaz hitz egin beharrik ez bagenu, presorik eta ETArik ez balego ez genuke beraietaz hitz egingo, baina gatazka konpondu artean hitz egin beharrean arituko gara. Eta beste hainbat aldiz esan dizudan bezala, gatazka ez da konpontzen alde bakarra EGURTZEN eta beste guztiak herritar txintxo eta etiko gisa agertzen. Hipokritak Siberiara bidaltzen hasi beharko gara, ze dakizunez guztia kontagiatzen da dirua eta edertasuna ezik, beraz...
http://www.google.es/search?hl=eu&client=firefox-a&rls=com.ubuntu%3Aeu%3Aunofficial&hs=9o&q=preso+site%3Asustatu.com&btnG=Bilatu&meta=
http://sustatu.com/1080739867
#1 eta #3: Nola demontre izan al daiteke hain fede txarrekoa? Konfrontazioa: gu besteen aurka, besteak gure aurka. Aber "konstatazioak" hobeto frogatzen dituzuen hurrengoan.
2007-12-4 Disko baten aurkezpena.
2007-3-5 Marbellako alkate ohiaren bazilea.
2006-12-6 Presoen aldeko taldeak igorrita.
2004-9-20 pelikula baten aurkezpena.
Azken bost urtetan ez dago gehiago, epe honetan Euskal Herrian batez beste 700 bat preso izan dira.
Ez zentsuratu please, suposatzen da jendeak bozkatzeko eskubidea duela, ez dut asko eskatzen.
Zabaldu-ren (eta Meneame-ren, Digg-en...) funtzionamendu zehatza ezagutu nahi baduzu, galdetu Zabaldu-ren sortzaileari.
Ez ikusi mamuak hemen ere.
asiersarrek filtro horrek eragina daukala erakutsi du, argitaratutako eduki batzuk aurkitzea eragotziz.
Batzuk filtroarekin ados daudela dirudi, beste batzuk ez. Erabakia ez da gurea, baizik eta sustatuko nagusiena. Albisteak filtro hori egon badagoela erakusteko balio du, eta erakusten duen errealitate horren aurrean bakoitzak duen iritzia alde batera utzita, errealitate hori publikoa izatea interesgarria iruditzen zait. Horregatik, albiste hau (iruzkin guztiekin batera) bozkatu egiten dut Zabaldun argitaratua izan dadin.
#4n idatzi dudan lehen esteka erabiliz, ikus daiteke hori gezurra dela. Bigarren eta hirugarren estekak erabiliz, ikus daiteke Sustatun presoei buruz idatzi dela, bai Sustatukoek bai beste lagun eta talde batzuek ere.
Beste esteka bat nahi baduzue:
http://sustatu.com/bila?cx=003915904064037825561%3Axfamzbp020q&q=preso+site%3Asustatu.com&sa=Search&cof=FORID%3A9#961
Orain badirudi arazoa dela Sustatuk iragazi egiten dituela mezuak. Bai, noski, hori bagenekien, hasieran Sustatu irekia zen eta une batean, arazo jakin bategatik, iragazkia sartzea erabaki zen, hemen azaltzen den bezala:
http://sustatu.com/1097762785
#6 Aipatzen den beste arazo bat da presoei buruzko albiste "gutxiegi" agertzen direla Sustatun. Horri #1ek erantzun dio eta ni horrekin behintzat ados nago. Sustatun gehien bat teknologiari eta software libreari buruzko albisteak nahi ditut, nahiz eta beste mota batzuetako albisteak argitaratzen baditu ez zait axola, gehiegi ez badira. Euskal Herriko eogera politikoari buruzko albisteak beste leku batzuetan bilatzen ditut.
Bestalde, Sustatun albisteak onartu edo errefusatzeko dituzten irizpideei buruz ez dut ezer esango. Hedabide bakoitzak nahi duena egiteko eskubidea du eta erabiltzaileok nahi dugun hedabidea aukeratzeko ere. Esku_nabarrak Zabaldura bidalitako albisteen %67 argitaratu da orain arte. Sustatun badirudi bat ere ez diotela onartu. Hori bada pertsona honen arazoa, Sustatukoekin zuzenean konpontzea gomendatzen diot.
http://www.google.com/coop/cse/
Horren konfigurazioan, webgune jakin bateko emaitzetatik, termino batzuk ezabatzeko algoritmo bat ezar daiteke, NOT operadore boolear baten bidez. Baina ez da aukera hori aplikatu bilatzaile honetan, ez 'preso' terminoarekin, ez beste ezerrekin.
http://euskalherria.indymedia.org/eu/2008/06/50821.shtml
Nora iritsi nahi duzu honekin?
Ez dut mezuaren abentura kontatuko goazen harira bi egun beranduago.
Zenbat web gune ezagutzen dituzu "moderaziorik" gabe? Zenbat euskaldunak?
Erantzuna zenbatzeko esku zabala begiratuta hatzak soberan baldin badituzu, ondorioa da euskara hizkuntza bera dagoela zentsuratua. Joxerra Gartziak argitaratu duen liburuan "izokin gazteak"=euskaldun gazteak euskaratik paso egiteko publikoki hitz egiteko trebezia azpimarratzen du besteen artean. Baina amaraunean berdin gertatzen da gutxi gora behera, baina mintzatzeko trebeziarik ez du zerikusirik. Beraz gazteek euskaratik pasatzeko beste arrazoiak izango dira, nire uste apalean zentsura horietako bat da. Arazoa korapilatsua da jakina, eta arrazoiak asko, baina zentsurak edo behintzat askatasunez idazteko oztopoak gazteak eta helduak unibertso euskaldunetik uxatzen ditu.
Eskerrik asko galderagatik, bi egun beranduago bada ere...
Ez horregaitik! Sorte on konspirazioak detektatu eta salatzeko zure gurutzadarekin.
Orduetara Zabaldu.com aipatu banuen izan zen lau boto negatibo jaso zituelako eta bozkatzeko zerrendatik desagertu zelako ez dakit zenbat ordutan. Orain ez dakit non dauden boto negatiboak, ez dakit nola funtzionatzen duen weba. Sekretuak al dira bozka negatiboak?
Ez dut konspiraziorik bilatzen, baizik eta ezagutu nahi dut zein den sistema mezu bat bozkatzeko zerrendatik desagertarazteko, ez da gertatzen den lehen aldia eta batzuk kontrolatzen dute, automatikoa bada, jakin nahi dut nola egiten duten.
Automatikoa bada ez dut uste pertsona batek bakarrik egin dezakeenik. Agian zuk dakizu. Norbaitek baldin badaki erantzun dezala mesedez.
Tenkatutako hariaren zure erantzunak ez ditut irakurri:
Zenbat web gune ezagutzen dituzu "moderaziorik" gabe? Zenbat euskaldunak? Euskara zentsuratuta dagoela iruditzen al zaizu?
Sistema ez da automatikoa, erabiltzaileek bozkatzen dute. Albistearen azpian ikusi dezakezun moduan albiste honek 4 boto negatibo ditu, 8 erabiltzaileenak eta 12 anonimo. Boto negatiboak erabiltzaileek bakarrik eman ditzakete. Erabiltzaile bakoitzak duen "karmaren" arabera bere botuek "indar" handiagoa dute.
Zabaldu bere izaeraz webgune moderatua da. Bere izaera moderazioan datza hain zuzen ere. Erabiltzaileek moderatzen dute, anonimoek indar gutxiagorekin eta "karma" gehiago dutenek, parte hartze handiagoa izan dutelako, albisteak edo iruzkinak bidaliz, gehiago. Gerta liteke zuk bidaltzen duzun albistea jendeak
Boto negatiboak nork ematen dituen, nik dakidala behintzat, sistemak ez du erakusten. Albiste hau, neronek negatibo moduan bozkatu nuen, "probokazio" moduan, horrela iruditu zitzaidalako irakurri nuenean eta oraindik ere horrela iruditzen zait. Baina ez da zentsuratzeagatik, nire iritzia emateko mekanismoak erabili nituen. Zabalduren sistema nola dabilen edo Sustatu nola dabilen ez jakiteak ez baitut uste eskubidea ematen dizunik beraien aurkako salaketak horrela botatzeko.
Zure galderei erantzunez:
- Moderaziorik gabeko web gune gutxi ezagutzen ditut. Moderaziorik gabeko komunikabide "tradizional" gutxi ezagutzen ditudan moduan.
- Euskaldunak gutxi moderatuak eta gutxiago moderatu gabeak.
- Ez, ez dut uste euskara beste edozein hizkuntza baino zentsuratuago dagoenik. Espresio bide gutxiago dituenez nabariago egin daiteke baina beste edozein hizkuntzaren pareko zentsura jasaten duela uste dut.
Berriz diot, zure "euskara hizkuntza zentsuratua den" teoria horretan sartu gabe ere uste dut adibide okerrak aukeratu dituzula zure teoria hau azaltzeko. Argi gelditu baita zuk salatu duzun gunean ez dela hori gertatzen.
Zure bozak ez du zorionez 20 balio, 6ko karma duenak baino gehiago bai baina kontuz ibili boterea zure interes pertsonaletarako erabiltzeak ere arriskuak baititu komunitatea zure aurka bueltatzen bada. Zabalduk darabilen algoritmoa hori baino konplexuagoa da.
Kuriosoa, moderazioaren aurka agertu den norbait "arrasatuko" duela mehatxatuz... Botere niminoena eman dizute eta zu zeu zentsuratzaile bihurtzeko irrikatzen!
"Unibertso euskalduna txikiagoa da eta zentsura askoz ere kaltegarriagoa. Itsasoa ingelera, frantsesa edo gaztelera litzateke, euskara konparatzeko laku bat, zentsura sare bat, sarea askoz ere kaltegarriago da lakuan itsasoan baino, aukera duten izokin gazteak askeago sentitzen dira itsaso erdeldunean, sarez josita dagoen laku euskaldunean baino, askatasunaren senak bultzatzen ditu. Inoiz itzuliko al dira? Sareak desagertzen direnean agian."
Hori bai, oraindik ez duzu azaldu zer ikusi duen Sustatuk zure "teoriarekin".
http://www.zabaldu.com/baztertutakoak/
Eskerrik asko ez laguntzeagatik, gehiago ikasi dut.
#26 Ez ez zara zu "zentsuratu" bakarra. Gogoratu "euskara hizkuntza zentsuratua" dela. Ez horregatik berriz ere, plazerra izan da zuri ez laguntzea.