Ibarretxeren foroan eztabaida bakarrik gazteleraz

Ez al dago euskaldunik Ibarretxe babesten duenik? Konpondu.net -en eztabaida bakarrik gazteleraz, ez da oso itxurosoa jaurlaritza oso batek babesten duen ekimena izanik. Erdarazko parte hartzaile nagusiak anonimo oso "arraroak" ere, "brivivas" blog gabeko ezezagun anonimoa, "itza" blog gabeko beste ezezagun anonimoa, "ahur" bere blogean azken mezua duela urte eta erdi. Hau al da lehendakari baten itxura sarean? Ez al dago hobeto egiterik? Horrela konponduko al dira Euskal Herriko arazoak?
8 iruzkinetiketak: hemen: Euskal Herria bildu
erabiltzaileen botoak: 10, boto anonimoak: 8

iruzkinak

  1. #1   Barkatu uste dut loturan akatsa dagoela hau da euskaraz:

    https://www.konpondu.net/?lp_lang_pref=eu
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 151 egun 2 ordu 31 minutuEsku_nabarrak
  2. #2   Lehen aldia (eta seguruena azkena) da eztabaida gune horretan sartzen naizena baina nik ulertu dudanagatik gune irekiak dira eta edozeinek parte hartu dezake, nahi duen hizkuntza erabiliz. Gaztelera nagusi bada zoritxarrez Euskal Herrian gaztelera nagusi denaren islada izango da. Parte hartzaileei dagokionez ere berdin iruditzen zait. Zabaldun ere parte hartzaile anonimo ugari daude eta ez du uste horrek inongo balioa kentzen dionik.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 151 egun 2 ordu 17 minutukokoteraino
  3. #3   Ibarretxeren defendatzaile sutsuenak anonimoak izateko, noren beldur dira? Agian 8.000 zipaioen beldur? Laister lehendakaria bera ere anonimoa izango al da? Hau al da botere publiko nagusiaren herriaren atxikimenduaren ezaugarria? Botere publikoak ez al daude jende arruntetik gero eta banatuago?
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 151 egun 1 ordu 38 minutuEsku_nabarrak
  4. #4   #3 Nik ez dut uste interneteko anonimotasuna beldurrarekin lotu daitekeenik. Jende asko askatasunarekin hitzegiteko baliatzen da anonimotasunaz, ez nahitaez beldurragatik ezta nahitaez ezer "txarrik" edo "ilegalik" egiteko, beste batzuk ere nagikeriagatik egiten dute. Izena ematea askotan astuna eta aspergarria baita.

    Niri, hain justu, kontrakoa irudituko litzaidake oso txarra, jendea izen ematera behartzea parte hartu eta iritzia emateko.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 150 egun 23 ordu 44 minutukokoteraino
  5. #5   Niri kuriosoen iruditzen zaidana da lorpen izugarri moduan ematea 400 komentario izatea 2 astetan. Edozein medioren forotan (adibidez, El Correo edo El Pais) horiek baino komentario gehiago sortzen dira edozein gauzarekin goiz bakar batean.

    Eta Kursaalean 500 pertsona egongo zirela ere zioten, lekuan 650 sartzen direnean. Hau da, ez zuten ezta betetzeko asmorik.
    Theklan (e)k bidali du duela 150 egun 22 ordu 26 minutuTheklan
  6. #6   Ados nago ez dagoela lotzerik anonimotasuna beldurrarekin, baina suposatzen da, kritika eginez lanpostua gal daitekeela adibidez, defendatuz berriz "fitxak sartu" trepatzeko...
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 150 egun 21 ordu 21 minutuEsku_nabarrak
  7. #7   Euskaraz itsatsi dute mezu bat eskerrik asko, orain erantzunak bakarrik falta dira. 8.000 mila zipaio eta dozenaka mila funtzionarioen artean inor ez omen da konturatu...

    Pringatu batzuk errazegi jasotzen dituzte kristoren soldatak beste batzuk espetxean dauden bitartean.

    Kontuz ibili nik behintzat erantzun guztiak irakurriko baititut eta.

    Horrela doakigu Pirinioko azken larru gorrioi.
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 150 egun 15 ordu 32 minutuEsku_nabarrak
  8. #8   Teknika kontua ere bada. Elebitasunak ez du horrela funtzionatzen foro edo blogetan: hariak nahasten edo "libre uzten" badira bi hizkuntzen artean, diglosia gailentzen da.

    Interneteko eztabaidagune batek, edukia bereizia behar du hizkuntza bakoitzean, hari desberdinak A eta B hizkuntzetan, ez direnak nahastuko, eta moderazio-zaintza-editoretza bereizia eta arretatsua ere bai, hizkuntza bakoitzean.

    Horrez gain, disparate bat besterik ez da izan Konpondu.net, hasieratik bertatik.
    luistxo (e)k bidali du duela 150 egun 7 ordu 18 minutuluistxo

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]