Foruzain batek pistola atera du Barañaingo festetan, "ERASOA" jaso ondoren

"Ezker abertzalearen" protesta batez bere arduradunei informazioa pasatzen ari zela gertatu zen iskanbila, Foruzaingoak dioenez. Ez zuen arma erabili. Lehengo ostiralean Barañainen (Nafarroa) liskarrak izan ziren lagun batzuen eta udaltzainen eta foruzain baten artean, eta azken horrek pistola atera zuela aitortu du gaur Foruzaingoak. "Erasoa" jaso zuelako atera zuen arma foruzainak.
10 iruzkinetiketak: hemen: Euskal Herria bildu
erabiltzaileen botoak: 10, boto anonimoak: 8

iruzkinak

  1. #1   James Bond bailitzan kontzertuan zeudenen artean murgildu omen zen informazio bila, eta azkenean pistola atera behar. Eskerrak eman beharko zaizkio gainera inor tirokatu ez zuelako. Historiaren moralejak:

    - Ez joan ongi etorria ez zaren tokira.

    - Pakean dagoena utzi pakean (kontzertua ikusten ari zirenak alegia).

    - Foruzainak ez daude puntako teknologiaz hornituta, gaur egun entzuketak urrutitik egiten dira ez metro t´erdira eta bafleen parean.

    - Musika entzuten ari direnen artean infiltratzea ez da etikoa.

    - Palestinarrak ez dira harriak botatzen dakiten bakarrak.
    kuko (e)k bidali du duela 197 egun 17 ordu 48 minutukuko
  2. #2   Albiste hori foru poliziak atera duen komunikatutik hartuta dago hitzez-hitz, alderatuta izan gabe. Albiste horretan esaten dena guztiz gezurra da. Protesta ez zen izan ezker abertzalearena, jai herrikoien alde dagoen jende gaztearena baizik. Gainera foru-zain "sekreta" horrek, gazteak zuzenean apuntatu zituen bere armarekin, pistola kargatu ondoren.
    aldrebes (e)k bidali du duela 197 egun 13 ordu 9 minutualdrebes
  3. #3   Berriako kideak ere nagitzen ari ote dira ba? Informazioa kontrastatu beharko lukete tirada nazionalean horrelakorik editatu aurretik.
    kuko (e)k bidali du duela 197 egun 12 ordu 44 minutukuko
  4. #4   #2 eta #3 Inork bidali al die beste bertsiorik?
    kokoteraino (e)k bidali du duela 197 egun 12 ordu 37 minutukokoteraino
  5. #5   Molestatu al dira bilatzen?
    kuko (e)k bidali du duela 197 egun 12 ordu 6 minutukuko
  6. #6   #5 Ez dakit, ez baitut Berrian lan egiten baina non bilatu daiteke? Nor ausartuko da esaten bertan zegoela "autoritatearen aurkako atentatua" egoztearen arriskuarekin?

    Badakizu bilatu duten beste bertsiorik? Saiatu ote diren?
    kokoteraino (e)k bidali du duela 197 egun 11 ordu 58 minutukokoteraino
  7. #7   Ba prentsa oharrean argi eta garbi adierazten da erantzulea: Ezker Abertzalea.

    Ezker abertzaleak esango lieke (gutxienez) beraiek ez zutela inongo elaziorik gertatutakoarekin.
    aldrebes (e)k bidali du duela 197 egun 11 ordu 31 minutualdrebes
  8. #8   Aipatzekoa da ere Barañaingo jaiak ez direla bihar ekainak 25 arte hasten.

    Gertaera horiek jai aurreko asteburuan egiten den ekitaldi soil bat da. Ez beste edozer.
    aldrebes (e)k bidali du duela 197 egun 11 ordu 28 minutualdrebes
  9. #9   #8 Jai bezperak gero ta gehiagotan sartzen dira jaietako programan, baina tira hori da gutxiengoa.

    #6 Galdera berbera luzatu dizut 5.iruzkinean. Baina badut pista bat asko saiatu ez direla konfirmatzeko, Andoainen San Juanak direla eta astelehen ta asteartea jai izaten dute askok, ta gaur Martin Ugalden Berriako atzekaldeko parkinean ez zegoen kotxerik (bueno bai, 2 baina normalean 50 inguru egoten direla kontutan harturik hutsaren pare), beraz....
    kuko (e)k bidali du duela 197 egun 11 ordu 5 minutukuko
  10. #10   Izan ere, gure herrian gazteek poliziak jotzen dituzte, eta zakurrek jabea pasiatzera ateratzen dute. Maite dut nere herria.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 197 egun 10 ordu 38 minutuAmonamantangorri

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]