Ander: gay tematikadun baserri giroko lehen euskal filma

Ekainak 23an hasiko dira grabatzen Arratian baserri giroan girotutako gay gaidun lehen euskal filma. Istorioak herrira iristen den etorkin hegoamerikar batek bertako Anderri bere sexu kondizioa nola hausnarrarazten dion kontatzen du. Horrez gain, familia eredu berriak, etorkinak eta prostituzioa bezalako gaiak ere lantzen ditu.
6 iruzkinetiketak: hemen: Kultura bildu
erabiltzaileen botoak: 10, boto anonimoak: 10

iruzkinak

  1. #1   Azken aldian gay/homosexual den guztia notizia bihurtzeak ez ote dakar ezberdintzea?? Berdintasuna bilatzen omen gabiltza, baina ia egunero berriren bat dugu hau edo bestea egin duela kolektibio hobek. Pozten naiz orduan eta zabalduago egote horrekin, baina ez ote da normaltasuna hausten berri hauekin???
    ZaPo (e)k bidali du duela 201 egun 14 ordu 36 minutuZaPo
  2. #2   #1 nik uste dut albisteago dela filma euskaraz egitea. Eta bai, pena bat da hau albiste izan behar izatea.
    logaritmo (e)k bidali du duela 201 egun 14 ordu 13 minutulogaritmo
  3. #3   #2 Arrazoi osoa! Desgraziz euskarazko filmeak hain dira gutxi... Egia esan berria irakurritakoan enaiz horretan fijatu...
    ZaPo (e)k bidali du duela 201 egun 12 ordu 50 minutuZaPo
  4. #4   Argi dago homosexualitatea eta euskal zerako zeraren zera uztartzeak morboa pizten duela, gogoratu bestela pelikula haren kartela, non txapeloker batek zakila miazkatzen zion etakide bati. Albistea erabat sentsazionalista da, eta betiko aurreiritzia dakar berriro ere: euskara (="rural";) eta gaytasuna (=modernitatea, omen) uztartzea bitxikeria da, ia ezinezkoa, euskaraz egitea eta sexu-, amodio- edo afektibitate-joera homosexualak edukitzea "gaitasun" erabat ezberdinak, bateraezinak balira bezala. Orain duela ehun bat urte, euskaldunen lepotik barre egite aldera, Pello Arlote leioarra hartuko zizueten eta Getxoko villa batean kokatu, frak eta guzti, kontraste ezin barregarriagoa sortzeko asmoz. Ez diot zuzendariaren asmoa hori denik, ezta gutxiago ere, bai 20Minutos berripaperarena, ordea.

    Zenbait estatistikei jaramonik eginez gero eta dagokion estrapolazioa eginda, euskaldunen % 8-10 homosexualada da edo izan liteke, hortaz, munduan zehar gutxienez badira 60.000 bat queer euskaldun, gutxi gorabehera. Haietako bat baino gehiago ezagutzen ditut nik, gainera.

    Gainera, sentsazionalismo guztiek bezala, ezer berririk: "La muerte de Milek"-en ere homosexualitatearen auzia zegoeneko azaltzen zen euskal giro batean; filman euskararen presentzia arras testimoniala bazen ere, pertsonaiek normalean euskaraz egiten zutela iradokitzen zuen, behintzat.
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 201 egun 11 ordu 41 minutuJurtzixabi
  5. #5   Bo, Goenkale ikusten duen edonork daki gai hori dagoeneko ibilia -eta ibiliegia- dagoela euskarazko fikzioan. Hortaz, filma kaka bat bada, ez da libratuko lehenengoa izateagatik.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 199 egun 9 ordu 22 minutuAmonamantangorri
  6. #6   Guztiz ados nago Zapo ta logaritmorekin!
    kuko (e)k bidali du duela 198 egun 13 ordu 20 minutukuko

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]