Astebetez iraun duen bozketa amaitu eta gero, irabazlea erabaki da,
http://www.txokolarte.com taldeko Axier, alegia. Logoa bidaltzeaz gain, webgune osorako irudiak ere bidali zituen, eta berauek ikus daitezke webgunean zehar. Zorionak eta mila esker Axier!
iruzkinak
Jarraitzen dut pentsatzen formulario hauek urdin ilunean eta testu beltzarekin, kontraste gutxi dutela eta itsu geldituko naizela.
Bestalde, zenbat zabalketa izan dituen koadroan ez da zenbakia ikusten, fondoko irudi berriarekin ez delako desberdintzen.
Bestalde, zabalketen testuarenarekin arrazoi duzu, bai. Jada azalean dauden albisteen zabaltzeak ongi ikusten dira (txuriz), baina ilaran daudenenak ordea ez dira ongi ikusten.
Zuzenduko dut guzti hau, eskerrik asko.
Internet Explorer erabiliz PNGek ez dute transparentziarik, eta 800x600 bereizmenarekin logoak alboko menua jaten du (goizean behintzat). Hori konpontzerik balego...
Bide batez, oraindik "3 iruzkinak" ageri da "3 iruzkin"en ordez.
Hau sorpresa! Lehenbizi laneko Explorerrarekin ikusi dut nik ere logoa eta egia esan zatar ikusten da, hondo gris horrekin. Aportazio pare bat egitekotan, alde batetik albiste bakoitzean bozkatzen den salmoi koloreko lauki horri kolorea aldatuko nioke, logoaren laranjaren berdina edo. Bestalde BETAren tipografia eta koloreak ez nau guztiz konbentzitzen. Oraintxe bertan esku bat botatzeko liatuxamar nabil, gainera koneksiorik gabe nago aste hontan. Baina nahi izanez gero nerekin kontatu.