Tom Boonenek kokainan positiboa eman omen du

Tom Boonenek airea baino zerbait gehiago arnastu duela dirudi Belgikako itzulia hasteko 3 egun falta zirelarik. Estekaturiko albisteak zurrumurrutzat duen arren, beste albistegi batzuek egiazkotzat jotzen dute berau. Albistea gazteleraz 20 minutosen: http://www.20minutos.es/noticia/387704/0/boonen/positivo/cocaina/
6 iruzkinetiketak: hemen: Kirola bildu
erabiltzaileen botoak: 12, boto anonimoak: 3

iruzkinak

  1. #1   Positiboa kokainagatik eman du eta positibo hori ez dago zigortuta konpetiziotik kanpo ematen bada. Hala ere ikusi behar zer gertatzen den, Belgikako itzulia hasteko 3 egun bakarrik falta zirela eman baitzuen positibo.

    Dena dela, zigortu edo ez, uste dut bera bezalako profesional bat ezin dela horrelako tontakerietan ibili. Egia da bizitza profesionaletik kanpo nahi duena egiteko eskubidea duela, baina hemen Flandrian, idolo bat da bera, baina txirrindulari moduan irabazi duena pertsona moduan galtzen ari da. Aipatzekoa sei astetan bi aldiz kendu diotela gidabaimena abiadura handiegian eta alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.

    Nik egia esan ez dut nahi txirrindulari hau errepidetik kanpora ikustea, oso ona iruditzen baitzait, eta gainera ez baitut uste "tranpa" egin duenik. Ala ere espabilatu beharko lukeela deritzot.
    logaritmo (e)k bidali du duela 71 egun 22 ordu 25 minutulogaritmo
  2. #2   Bi urtetako zigorra ezartzea tamalgarria, injustoa eta aldi berean hipokrita iruditzen zait (makina bat adjetibo gehiago datorzkit burura, baina tira).

    Kokainak ez dio mesederik egiten kirolari bati, beraz, ez du errendimendua handitzeko hartzen, are gehiago, bere kalterako da soilik, kokainaz lepo pelotoiko etapa batean bihotza bertan lehertzea besterik ez baita lortzen. Nahiz ta sustantzia ilegala izan, hatxisa eta beste hainbat produktu bezala,oso hipokrita iruditzen zait horien kontsumoagatik kirolari bat bere lanera joan ezinik ustea. Frantziar atezaina zen Lamari ere berdina gertatu zitzaion. Hark belar porroak erretzen omen zituen eta zigortu egin zuten. Eredu txarra ematen omen zuen, ba ez kaleratu emaitzak eta kitto, nor enteratuko da? Gainera atezaina izanik eta erreta badoa partidura, ez al gara historiako atezainik onenaz ari? Nor da gai belar peta bat erre ostean erreflexu horiek izateko?

    Kasu honek gainera badu korapiloa gehiago estutzerik, nortzuk debekatzen dute drogen kontsumoa? Gehien kontsumitzen dutenak.

    Gauza bat dopatzea da, helburuak lortzeko tranpa egitea errendimendua handitzeko sustantziak hartuz eta bestea drogazalea izatea norbere buruaren kaltetan bizitza pribatuan era bateko edo besteko momentuak bilatuz.
    kuko (e)k bidali du duela 71 egun 12 ordu 37 minutukuko
  3. #3   Azken finean kirolari batek eredu bat izan behar luke gizartearentzat eta jarraitzaileentzat, horretan uste dut denak ados gaudela. Baina gorago kukok zioen bezala, zertarako argitaratu???

    Nik uste ez dela dopin kasu bat, pena bat bai, handia gainera, baina santzioak ez luke dopinagatik izan beharko!! Hori bai, nik uste santzio bat eduki behar lukeela, nolakoa ez dakit... Legea arinegia da droga gogorrekin eta azken aldian gehiegi zabaltzen ari den gaia da ta.
    ZaPo (e)k bidali du duela 71 egun 11 ordu 26 minutuZaPo
  4. #4   Zapo-ri: Ados nago bai eredu izan behar duela baina ez ordea zigorra ezartzearekin ezta drogen inguruko legea arinegi dela esatearekin, eta orain erranen dizut zergatik. Egunero mozkortzen den txirrindularirik balitz, zigortuko ote zuen UCIk? (ez naiz bere taldeaz ari, ze horiek seguru zigortuko zutela). Eta zergatik ez dute zigortzen? Alkohola toleratzen den maila berean toleratu beharko lirateke beste drogak, ez gehiago eta ez gutxiago. Alkohola libre dela? Beste drogak ere izan daitezela.

    Legea arina denaren inguruan, oso oker zabiltzala esango nuke (ala ez balitz zuzendu mesedez). Ba al dakizu gaur erretako porro batek odolean positibo emango didala odolean hurrengo hiruzpalau hilabetetan? Eta Ertzainei kontrolen baten edo kasualitatez istripuren bat banu bi hilabete barru eta odola aterako balidate positibo emango nukeela? Puntuak galdu, gartzelara joateko aukerak,.... eta guztia gaur erretako porro baten ondorioz. Justua al da? Noski ezetz. Gaur mozkortzearren kenduko al didate punturik etzi, datorren astean edo hilabete barru? Seguru ezetz. Eta porro, kokaina etab.-gatik nahiz eta efektuen menpe ez izan (ze azken finean efektuen menpe gidatzea da zigortu behar dena, ez sustantzia gorputzean izatea) loteria hutsa da.
    kuko (e)k bidali du duela 71 egun 10 ordu 46 minutukuko
  5. #5   Tour-etik kanpora gelditu da: http://www.letour.fr/2008/TDF/COURSE/es/index.html

    Tropela.net-en norbaitek komentatu duen monduan, txirrindulari bat mozkor arrapatuko balute ere kanporatu egingo al luke tourreko antolakuntzak?
    logaritmo (e)k bidali du duela 71 egun 1 ordu 1 minutulogaritmo
  6. #6   aurreko mezuan estekaz kondunditu naiz. Hau ipini nahi nuen: http://todociclismo.com/noticia.asp?id=43126
    logaritmo (e)k bidali du duela 70 egun 22 ordu 7 minutulogaritmo

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]