Lan astea handitzea baimentzen duen proposamena onartu du Europar Batasunak

Gaur egun 48 ordukoa da muga, baina orain langileek 65 ordukoa izan dezakete, enpresaburuekin hala adosten badute. Ordutegi berria borondatez onartzen dutela bermatzeko neurriak ere hitzartu dituzte.
6 iruzkinetiketak: hemen: Ekonomia bildu
erabiltzaileen botoak: 16, boto anonimoak: 4

iruzkinak

  1. #1   Ongi etorriak esklabutza berrira!
    kokoteraino (e)k bidali du duela 211 egun 13 ordu 57 minutukokoteraino
  2. #2   Langilearen eta enpresaburuarekin ezin da ezer adostu, ezta negoziaziorik egin ere; ez daude maila berean eta beraz ezin da ezer simetrikorik egin (adosteko bi aldeak maila berean egon beharko lirateke). Eta noski, borondatez hartua izateko, langilearekin "arrazoituko" dute, "ukatu ezingo duen eskaintza bat" eginez.
    janfri (e)k bidali du duela 211 egun 13 ordu 32 minutujanfri
  3. #3   Nik lasaitasun personal bat badut gutxienez: EBko azken tratatuaren aurka bozkatu nuen. Hala ere, badakigu zertarako balio izan zuen frantziar nahiz herbeheretarrek horren aurka bozkatzea: orain parlamentu "demokratikoetan" (herritarrondik urrun) onartuko dute tratatua, Irlandako Errepublikan izan ezik. Irlanda, gure esperantza!
    ikira (e)k bidali du duela 211 egun 12 ordu 55 minutuikira
  4. #4   Janfrik aipaturiko mailen asimetriaz guztiz ados nator, 10etik 9tan ez esatearren beti, enpresariek zartagia mangotik kolpeta bait dute. Kasu honek baina erreflexio sakon bat egitera eraman gaitzake gizarte modura, alegia, noiz arte utziko dugu sistema neoliberal honek gugan nahi bezala eragiten? Ez al da ordua gizarte osoa batu eta geure erako presioak egiteko posizioen asimetria ahalik eta simetrikoen lortzeko?

    Argi dago zaila dela baina egoerari buelta ematea posible da presio neurri desberdinen bidez. Zergatik ez ditugu kontsumitzaile grebak bultzatzen? Adibidez mundu osoa hamar egunetan ezer erosi gabe egon dadila, enpresariek ikus dezaten beraiek lana ematen dioten pertsona berdinek ematen diotela enpresariei jaten?

    Esklabutza sistema berri honek benetan norbera izorratu arte erantzunik izango al du?
    kuko (e)k bidali du duela 210 egun 12 ordu 45 minutukuko
  5. #5   Janfrik aipaturiko mailen asimetriaz guztiz ados nator, 10etik 9tan ez esatearren beti, enpresariek zartagia mangotik kolpeta bait dute. Kasu honek baina erreflexio sakon bat egitera eraman gaitzake gizarte modura, alegia, noiz arte utziko dugu sistema neoliberal honek gugan nahi bezala eragiten? Ez al da ordua gizarte osoa batu eta geure erako presioak egiteko posizioen asimetria ahalik eta simetrikoen bihurtzeko?

    Argi dago zaila dela baina egoerari buelta ematea posible da presio neurri desberdinen bidez. Zergatik ez ditugu kontsumitzaile grebak bultzatzen? Adibidez mundu osoa hamar egunetan ezer erosi gabe egon dadila, enpresariek ikus dezaten beraiek lana ematen dioten pertsona berdinek ematen diotela enpresariei jaten.

    Esklabutza sistema berri honek benetan norbera izorratu arte erantzunik izango al du?
    kuko (e)k bidali du duela 210 egun 12 ordu 43 minutukuko
  6. #6   #4 Kuko, zure iruzkinarekin neurri handi batean ados nago baina neoliberalismoak tranpa handi bat jarri digu, zuk proposatzen duzun "kontsumitzaile" grebak indargabetuko lituzkeena. Langileok "kontsumitzaile" izateaz gain "produzitzaileak" ere bagara. Guk edo gure parekoek egiten ditugunak erosten ditugu. Guk erosten ez badugu, gure soldata ordaintzen duten enpresariek ez dute etekinik lortuko eta "ezingo digute" (ez digute) soldata ordainduko. Zeinek iraun dezake denbora gehiago, dirua bankuan duen enpresari batek, edo hipoteka batetan leporaino sartuta dagoen langile batek?

    Azken finean, gaur egun bizi omen dugun krisi ekonomikoa nork sortu du? Nork atera dizkio etekin itzelak gainbehera omen datorren sistemari? Nork galduko du gehien? Nor geldituko da lan gabe?
    kokoteraino (e)k bidali du duela 210 egun 10 ordu 51 minutukokoteraino

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]