Ahots guztiak entzun, inor isilarazi gabe GARAko editoriala

GARAk gaurko editorialean ETAk "El Correo Español" egunkariaren aurkako atentatua eta adierazpen askatasunaren inguruko gogoeta polita ekartzen du.
9 iruzkinetiketak: hemen: Euskal Herria bildu
erabiltzaileen botoak: 16, boto anonimoak: 19

iruzkinak

  1. #1   Izenburuarekin erabat ados nago. Editorialak berriz, zoritxarrez, ez du ezer berririk esaten Gararen ohiko lerro editorialari dagokionean.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 91 egun 3 ordu 36 minutukokoteraino
  2. #2   Txalogarria da GARAren jarrera, atentatuaren aurrean ezikusiarena ez egitea eta aurpegia ematea (naiz editorialarekin alde edo kontra egon) Madrileko hainbat egunkarik gaur jomugan jarri ondoren. Beste batzuek (bai, El Correo/El Diario Vascogatik ari naiz) beste egunkarien itxieren eta kazetarien atxiloketen aurrean Errealaren azken partidiari buruzko editorialak argitaratzen dituzte.
    ikatza (e)k bidali du duela 91 egun 2 ordu 43 minutuikatza
  3. #3   #2 Nik txalogarriago ikusiko nuke falange, frankismoa eta horrelakoak nahastu ez balitu. Azken finean, gaizki egindakoak beste batzuk gaizki egindakoekin justifikatzea ez dut ulertzen.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 91 egun 2 ordu 34 minutukokoteraino
  4. #4   Aizue, nik askotan horrekin fantasiak izan ditut, a ze gozada norbaitek toki hori bonbaz lehertuko balu! Askotan, desioa bete egiten zait.

    Batzuek, ETAren miran dauden guztiak demokratak eta toleranteak direla saldu nahi dute. El Correo egunkari faxista izan zen eta orain ere hala da. Beste kontua da inteligentea ote den etsaiari holako putakeriak egitea, gero munduaren aurrean biktima moduan agertzeko.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 90 egun 15 ordu 49 minutuAmonamantangorri
  5. #5   #3. GARAk ez du esaten El Correo falangista denik, baina bere historia handia aipatu nahi badugu ezin dugu hori alde batera utzi. Berdina izango litzateke Diario de Navarraren inguruan hitz egitea eta ez aipatzea Frankismoan izan zuen papera.

    #4. Oso interesgarria, batez ere askotan badirudielako biolentoak/demokratak dikotomia baino ez dela existitzen, hemen mundu guztia biolentoa/biolentoa den bitartean eta bakoitzak bere burua demokrata/demokrata izendatzen duenean.
    Theklan (e)k bidali du duela 90 egun 13 ordu 56 minutuTheklan
  6. #6   #5 Nik ez dut inon esan Garak El Correo falangista dela esaten duenik. Mesedez, ez jarri nire ahotan edo hatzamarretan erabili ez ditudan hitzak.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 90 egun 6 ordu 33 minutukokoteraino
  7. #7   ETAren ekintzen aurrean beste aldera begiratzen duenik ez da herri honetan, beste kontu bat da ongi ala gaizki iruditzea eta publikoki gaitzestea edo ez. Jokabide hori etikoa den edo ez neurtzen hasi behar duenak gogoratu ditzala lehendabizi beste gai batzuen inguruan beste aldera begiratu dueneko une bakoitza. Behin baino gehiago egin ditudan galderak luzatuko ditut, erantzunak jaso nahi ditudanengandik erantzunik jasotzeko esperantzarik gabe.

    Garrantzitsuagoak al dira ETAren zortzirehun eta piko biktima, Frankismoak utzitako milaka eta milaka biktima baino? Ez ezta? Baina PPkoek astakeri bat bota bakoitzean inork ez du Ezker Abertzalearekin hartzen duen posizionamendurik hartzen, hau da, otso amorratuak bezala odol bila. Aurkeztu mozio etikoak frankismoa kondenatzen ez duten horien aurka edo frankismoarekin zerikusia duen monumentu bat kentzerakoan ahotsa altsatzen dutenen aurka, edo are gehiago, partiduen legea aplikatzeko eskatu eta ilegaliza ditzatela. Ez al dute ba terrorismoaren apologia egiten? Ah ez, ez omen da interesatzen.

    PSOEren ustelkeria salatzen ez dutenen jokabide EZ etikoari nola egiten zaio aurre? Mozio bitartez?

    Eta zipaioek Madrildik agindurik iritsi ez arren manifetan probokatzen zein bortizki erasotzen ibiltzea etikoa al da? Eta hori ez salatzea? Oso etikoa hori ere.

    Eta EAko Begoña Erraztik partiduen legearen aurka dagoela esan eta bi egunetara partiduen legeari esker lorturiko zinegotziak zilegitasun osoz lortu direla esaten agertzea etikoa al da?

    Etikoa al da interneten terrorismoaren apologia egiteatik atxilotuak izatea, eta aldiz eskuin muturrekoek urteetan zehar beraien milaka web orrialdeetan idatziriko apologiaz gaindi doazen astakeriak inpunitate osoa izatea? Eta jokabide etikoa exijitzen dutenek ezer ez esatea?

    Makina bat adibide ezar ditzaket jokabide ez etikoei buruz, baina alferrik izango litzatekeela uste dut, izan ere gure herri hontan beti berdinen bizkar erortzen dira erruak.

    Gure herriko gatazka ETA sortu baino askoz atzeragotik dator eta tamalgarria da gatzkaren bukaera ETAren existentziaren inguruan eraikitzea.

    Pelikula txar baten gidoia ari zarete idazten eta protagonistak denok gara era batera zein bestera, ea nolako bukaera diseinatu duzuen.
    kuko (e)k bidali du duela 88 egun 23 ordu 45 minutukuko
  8. #8   Martxelo Otamendiren gutuna atzoko Berrian, "Erasoa adierazpen askatasunari": http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=euskalherria&data=2008-06-10&orria=008&kont=013
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 88 egun 16 ordu 54 minutuAmonamantangorri
  9. #9   #8 Hitzez-hitz, lehenik azkeneraino erabat ados nago Martxelorekin.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 88 egun 16 ordu 47 minutukokoteraino

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]