Bere blogean kontatzen du Txipik, zelan saretik argitaratu duen liburu bat, gnu/linux-en gainekoa. Erosteko moduan da liburua, doan ere deskargatu daiteke. Interesgarria ekimena. Liburuak ere oso itxura ona du.
Txipiren bloga:
http://blog.txipinet.com/2008/06/08/curso-de-programacion-en-c-para-gnulinux-final-ii/
iruzkinak
Beraz, ez da erabiltzaile mailan GNU/Linux ikasteko liburua (hala pentsa liteke izenburua irakurrita) ezta C-n programatzen ikastekoa ere.
Gure garai hauetan gauza txar batzuk bizitzea tokatu zaigu, baina zorionez on batzuk ere badira, eta bat, zalantzarik gabe, internet eta software askearen sorrera. Atzo lizentzia askeaz argitaratu den beste liburu interesgarri baten berria aurkitu nuen: J. Zittrain interneteko lege kontuen espezialistaren "The future of the internet, and how to stop it" (ilun ikusten du interneten etorkizuna, kontrol neurriak ugaritze eta onartzearen ondorioz; etorkizun hori argitzeko giltza erabiltzaileen kontzientzia-hartze eta lankidetzan ikusten du): http://futureoftheinternet.org/
Julenek dion bezala, liburua ez da GNU/Linux erabiltzaile mailan ikasteko, ezta C lengoaia ikasteko, baizik eta UNIXeko sistema deialdiak nola egiten diren GNU/Linuxpean C erabiltzen jakiteko.
Dena den, espero dut zuen gustokoa izatea