Alavesek luzapenean buelta eman dio markagailuari

Alavesek luzapenean bi gol sartu ondoren markagailuari buelta eman eta Errealari irabazi dio (3-2). Alaves 2.B mailara jaistetik, bigarren mailan mantentzeko aukera izatera pasa da. Errealari berriz, lehen mailara igotzeko aukerak murriztu zaizkio.
3 iruzkinetiketak: hemen: Kirola bildu
erabiltzaileen botoak: 8, boto anonimoak: 11

iruzkinak

  1. #1   Harrigarria! Ez naiz oso futbolzalea, baina hau historikoa izan da! Eta nire ustez euskal futbolarentzat emaitzarik hoberena ere bada...
    Theklan (e)k bidali du duela 166 egun 15 ordu 20 minutuTheklan
  2. #2   Euskadi Irratian entzun nuen partidaren azken zatia.

    Kirolari dagokionez, hobe izena aldatzen badiote. Euskadi Irratia beharrean, Gipuzkoa Irratia zirudien.
    niunainaiz (e)k bidali du duela 166 egun 2 ordu 10 minutuniunainaiz
  3. #3   Errealzale naizen aldetik min eman bazidan ere onartu behar dut Gasteiztarrek merezi zutela garaipena... hori bai! Euskal futbolarentzat onena izan denik... Hori asteburu honetan ikusi beharko da, ze pena bada ere Alaves oraindik 2.en B mailara jetsi daiteke eta Erreala 2.en mailan geratu...

    Ea zortea dugun, denok ere besteen zain egon beharko dugu eta!!
    ZaPo (e)k bidali du duela 164 egun 23 ordu 19 minutuZaPo

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]