www.kaosenlared.net/noticia/viene-gran-hermano-iv-reich-parlamento-ale...
naroa (e)k bidali du duela 75 egun 7 ordu 48 minutu, duela 75 egun 6 ordu 58 minutu argitaratuta
George Orwell-en liburu famatuak deskribatutakoa telebistan ikusi dugu (Anaia Handia delakoa), baita eguneroko bizitzan nolabait presente dugula frogatu ere.
Orain, baina, bertako kontrol-sistemak martxan jarriko dituzte, askoz ere modu ikusgarriagoan, Alemanian...
Interesgarria. Eta oso beldurgarria.
iruzkinak
Azken finean pasaportea, nortasun agiria, kreditu txartelak, telefono eramangarria, ... guzti horiekin gure nondik norakoen informazio itzela lor dezakete. Honez gain, facebook-en gure nondik norakoak ematen baditugu, flickerren argazkiak igotzen baditugu eta twiterren zer egiten ari garen kontatzen badugu anaia handiaren laguntzaileak lan gabe geldituko dira laster, guk egingo baitiegu lana. Gehitu honi estatuek beren artean pasatzen duten informazioa eta, akabo!
alemania bezalako "estatu aurrerakoia", "eskubideen bermatzailea" (holokaustotik ikasi zutelakoan nengoen...) etab., holakoak legeztatzen hasten bada (berriro diot, ez praktikatzen soilik), zer egingo du espainiak? eta frantziako "gobernu aurrerakoiak", jakina.
http://es.wikipedia.org/wiki/Fracci%C3%B3n_del_Ej%C3%A9rcito_Rojo
Espainian, terrorismoagatik salatutakoek eskubide gabe 72 ordu bahituta mantentzea legala da...
#9 Arrazoia duzu Naroa, agian pausu kuantitatibo handia ez den, kualitatiboki oso garrantzitsua da, zilegitasuna ematen baitio orain arte zilegigabea zen zerbaiti.
Internet bidezko partehartzeetako datuak, berriz, askoz lausoagoak dira: gezurrezkoak izan daitezke, oso sakabanaturik daude, zalantzagarri izan daiteke benetan nork ipini/idatzi/bidali dituen, eta norberak horretan arreta jarriz gero, oso zaila izan daiteke egilea nor den/non den jakitea. Bide batez, iruditzen zait sare sozialetan parte hartzen dugunok, orohar, behar baino gutxiago dakigula gai hauetaz (nik neuk behintzat oso gutxi): zer egin dezakegun / zer egin "dezaketen".
Espainiar estatuan ere gertatu berri diren bi atxiloketa beste urrats bat dira:
http://www.lahaine.org/index.php?blog=2&title=apologia_de_la_coaccion
Nire ustez, galdera da "zergatik orain?" Eta zuzen lotzen dut hau guztia gorpuzten ari den makrokrisi mundialarekin. Nago makrokrisi honek badituela ezaugarri batzuk beste inoiz gertatu ez direnak, esaterako, orokorra dela (ekosistema gehienen kolapsoa, balizko klima beroketaren ondorioak, lehengai oinarrizkoen agortze tasa, kapitalisten mozkin-tasaren gainbehera iraunkorra,... eta batez ere, alor guzti-guztiei zuzen eta itzel eragiten dien energia merke eta ugariaren -erregai fosiletan oinarritutakoa eta geure sistema mundializatu honi honaino iristeko ezinbesteko suertatutakoa, hain zuzen- akabera. Labur esatearren, kapistalismoaren totem ideologikoa den hazkunde etengabea talka egiten ari da buruz buru planeta mugatu baten mugekin. Eta esan ohi denez: "eztagon lekutik, ezin atera"
Honek ataka interesgarri bezain arriskutsuan jartzen gaitu gizateria oro har eta sistema kapitalista batik bat; eta banago estatu kapitalista nagusiak prestatzen ari direla (2001ko iraila data gakoa da nire ustetan) aurreikusten dituzten gatazka sozial hazkorrak hala edo hola gobernatzeko.
Eskerrak giza adimena eta askatasun nahiz justizia grina ahaltsuagoak diren!
Besarkada bana eta eutsi goiari!