Bixen Itxaso Pasaiako PSE-EEko zinegotzia ustez jo zuen gizonezkoa atxilotu du Ertzaintzak

Ertzaintzak 41 urteko gizonezko bat -J.A.U.O.- atxilotu du gaur goizean Pasaian (Gipuzkoa), lehengo astelehenean herri hartako udalbatzarrean Bixen Itxaso PSE-EEko zinegotzia jo egin zuelakoan. Goizeko zortzietan izan da atxiloketa, gizonezkoak etxetik irten duenean, Trintxerpe auzoan.
4 iruzkinetiketak: hemen: Gizartea bildu
erabiltzaileen botoak: 7, boto anonimoak: 6

iruzkinak

  1. #1   Atxilotu eta baldintzarik gabe espetxera gainera!

    http://www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=27552

    Izugarria da, sasi demokrazia honetan "justiziak" egin dezakeena. Inuxentekeria da ordea, oraingo "legendunei" soilik aplikatuko dizkiela halako neurriak, "indarkeriazaleak", "terrorristak" eta halakoak direlakoan. Estatuek aitzakia merkeak nahi dituztenean aurkitu edo eraikiko dituzte-eta.
    tusfo (e)k bidali du duela 214 egun 13 ordu 9 minututusfo
  2. #2   Presuntzioarena-eta albistea ematean bete beharreko formalismoa da, telebista kate guztietan erakutsi baitute belarrondoko hori. Gizon horrek 87an egin zuena ere ez zen txikikeria izan. Beste kontua da beste norbaiten kasuan falta soilagatik epaitegira agertzeko zitazioa denean, kasu honetan atxilotu eta ahal den zigorrik gogorrena jarriko diotela. Ez dut batere gogorik JAUO delakoari elkartasuna adierazteko.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 214 egun 10 ordu 46 minutuAmonamantangorri
  3. #3   #2 Guztiz ados!
    kokoteraino (e)k bidali du duela 214 egun 4 ordu 37 minutukokoteraino
  4. #4   #2 Elkartasuna adierazteko dugun gogoa bada erabili beharreko erizpidea, ez zaitu harrituko beste batzuek belarrondokoa jaso zuenarekiko eta bere alderdikideekiko duten jarrera. Ez?
    ikusiarte (e)k bidali du duela 214 egun 4 ordu 6 minutuikusiarte

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]