Wikimedia Commonsen geoposizionaturik dauden irudiak ikusgai Google Mapsen

Wikimedia eta wikipedian koordenatuak jarri daitezkela aspaldiko kontua da, baina geroz eta erabilera gehiago ematen zaie, batez ere mikroformatu eran datozenetik. Orain Google Maps orrialdean noizbehinka berritzen duten argazkien puntuak ikus daitezke. Loturan Euskal Herrian zentraturik agertzen da mapa. EDIZIOA: Lotura aldatu dut, EHn zentratzeko.
7 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 13, boto anonimoak: 3

iruzkinak

  1. #1   interesgarria, zergatik ez zatoz basquecamp-era hau aurkeztera? gustura entzungo dugu.

    http://www.barcamp.org/basquecamp
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 85 egun 6 ordu 5 minutugaztelumendi
  2. #2   Loturan estatu batuetan agertzen da mapa zentratua, koloradoko kaƱoietan ote?
    iparraldeko_izar (e)k bidali du duela 84 egun 20 ordu 20 minutuiparraldeko_izar
  3. asiersar (e)k bidali du duela 84 egun 19 ordu 59 minutuasiersar
  4. #4   Commons-en bi plantilaren arabera geokokatu daitezke argazkiak {{Location}} gradu, minutu eta segunduen eran, eta {{Location dec}} dezimalekin.

    Dezimalen bidezkoa Euskarazko wikipediako alor gehiagotan sartzeko aukerarik aktibatu daiteke? adibidez, plantilla honetan:

    {{Euskal Herriko auzo infotaula

    |izena = Elosua

    |herria = [[Bergara]]

    |dn=

    |mn=

    |sn=

    |de=

    |me=

    |se=

    |kokapena = kokapenmapaEH

    }}

    Puf, lat-lon dezimalen arabera, bi alor bakarrik errazagoa litzateke...
    luistxo (e)k bidali du duela 84 egun 19 ordu 51 minutuluistxo
  5. #5   #4 saiatu jartzen dn eta de bakarrik dezimalekin eta segundu eta minutuak hutsik, ez dakit nola aterako den, baina probatzeagatik...
    janfri (e)k bidali du duela 84 egun 19 ordu 36 minutujanfri
  6. #6   #4 Graduak, minutuak eta segunduak eskuratzeko bide erraza. Esteka honetan:

    http://maps.google.de/maps?f=q&hl=de&q=http:%2F%2Ftools.wikimedia.de%2F~kolossos%2Fwp-world%2FCoordsForWikipedia.kml&ie=UTF8&ll=52.48278,14.051514&spn=38.87701,82.089844&t=k&z=4&om=1

    Google Maps irekitzen da gurutzagune (crosshair) batekin. Gurutzagunea zuk nahi duzun puntuaren gainean sakatu, eta zuzenean ematen dizu Commons-en sartu behar den katea, {{Location|43|26|22|N|1|55|51|W}} motakoa.
    asiersar (e)k bidali du duela 84 egun 17 ordu 47 minutuasiersar
  7. #7   Bai, posible da dezimalen bidezkoa jartzea, baina berez askoz itsusiago geratzen da. Aski da koordenatuak jartzen dituen txantiloian dms jarri beharrean dec motan emaitza ematea jartzea. Baina berez informatiboagoa geratzen da dms formatua dec baino...
    Theklan (e)k bidali du duela 84 egun 12 ordu 55 minutuTheklan

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]