www.teketen.com/2008/06/udarari-begira-bi-gertuko-txango.html
getaria09 (e)k bidali du duela 217 egun 9 ordu 49 minutu
Getarian eta Oiartzunen bisita gidatu interesgarriak antolatu dituzte udarako. Getarian bi bisita gidatu egiteko aukera egongo da, Salbatore Deuna eliza ezagutzeko bisita eta azken urteetan egin diren indusketetan azalduriko aztarnak erakutsiko dituen bisita. Oiartzunen berriz, Arditurriko meategia bisitatzeko aukera egongo da.
iruzkinak
http://www.eskunabarra.org/Mezuak3/Getaria%201794.htm
Arditurrin ingeniari germaniarrak esan zuen duela 200 urte, "zibilizatzaile erromatarraek" 600 esklabu, esklabu, esklabu euskaldun eduki zituztela 400 urtean lanean...
15 belaunaldi euskaldun esklabu... hau da zibilizazio erromatarra
Suposatzen dut erakutsiko dutela.
Arditurri eta euskaldunon esklabutzaren apologia
Azken bi mila urtetan ustiatua izan den Arditurriko meategia zabaldu berri dute. 1803an Thalacker ingeniari germaniarra idatzi zuen 600 esklabo euskaldunak 200 urtetan lanean ez luketela egingo konkistatzaile erromatarren garaian Arditurrin egindako lanak, gero Thalackerrek ikusi zituenak baino, garai horretako askoz ere meategi gehiago aurkitu omen dituzte. Erromatarrek "zibilizazioa" ekarri omen zuten, euskaldunontzat esklabutza onartzen ez zuenarentzat heriotza, hau izan da beti gaur egun ere konkistatzaileen "zibilizazioa". Inperioari kupoa ordainduta meategia ustiatzeko eskubidea erosten zuten, gaur egun Euskal Herrian Ibarretxek eta Sanz-ek egiten duten bezala alegia, inperioaren etorkizuna zalantzan jarri gabe noski, gainontzekok lan egin behar dugu zergak ordaintzeko, onartzen ez dutenentzat espetxea, bi mila urtetan ez dugu ia ezer aurreratu, esklabok pixka bat hobeto bizi garela bakarrik, inperioarentzat urte gehiagotan lan egiteko. Zabaldu berri duten web gunea ere euskaldunontzat ez dago gure hizkuntza gorrian, esklabok ez dugu hori ere merezi bi mila urte ostean. Gure konkistatzaileek konfunditzen dute zibilizazioa, esklabutzaren apologiarekin. Bisita merezi du.