www.baquia.com/noticias.php?id=13720
epiola (e)k bidali du duela 136 egun 9 ordu 45 minutu, duela 136 egun 6 ordu 46 minutu argitaratuta
Baquia.com-eko artikulu interesgarria, bertan Web 2.0 inguruko proiektuak dirua egiteko dituzten arazoak aipatzen dira.
iruzkinak
Bestalde, badaude era guztiz desinteresatuan eta irabazi asmo gabe eginiko proiektuak, zeina komunitate handia izatera helduz gero, proiektuak eskatzen duen lana banatzen den komunitatearen partaideen artean (Wikipedia, Zabaldu.com...).
Nik uste erreflexioa dela interesgarria, hau da, badaude hainbat zerbitzu arrakasta lortu dutenak (Twitter esaterako), bisitari pila bat dituztenak, baina ez dakitela horri zukua nola atera. Eta momentuz zerbitzarietan eta garapenean diru pila bat uzten ari dira.
Ondorio bezala jartzen duena ere egia dela uste dut, internautek sarean gero eta gehiago parte hartzen jarraituko dute. Horretan zalantza gutxi...
Azkenean AdSense publizitate ajentzia bat da, besterik ez. Ez dio Meneameri ezer oparitzen.
Ez diot proiektua diruagatik egin duenik, ezta gutxiagorik ere, are gehiago esango nuke, sortzen diren web2.0 proiektu asko eta asko ez dira diruan pentsatzen sortzen. Baina, batzuk errentagarri bihurtzen dira, hein handi batean publizitateari esker. Twitterrek dirua ateratzea helburu balu, webean publizitatea jartzea besterik ez luke izango, edota pro kontuak sortzeko aukera eman (flickrek egiten duen moduan) beste aukera hobeago batzuekin.
Eta azkenik, Epiola, uste dut gero eta gehiago garela Googleekiko dependenteak, nik behintzat e-posta, eta antzeko kontuak ditut bertan (feed irakurlea, picasa, googledocs...). Beraz Googleekiko dependentzia uste dut kontu orokorra dela (bai, beldur pixkat ematen dit).
#2 Guztiz ados zurekin
Niri ere iruditzen zait, 2.0 aroak bi alor dituela:
Batean, partehartzea, edukien eta sorkuntzaren sozializazioa eta orohar kontu positiboak daude, ontzat ematen ditudanak, eta bestetik: pelotazorako aro berria ere piztu zuen horrek. Sortzaile eta garaitzaile asko, munduaren dominazioaren atzetik, dominak eta dominak kolkoratu nahian. Burbuilak baina, lehertu ostean ez ditu inork aintzat hartzen.