www.euskadi.net/r33-2288/eu/contenidos/noticia/decla_20080528_leydecon...
zurigorria (e)k bidali du duela 178 egun 2 ordu 26 minutu, duela 177 egun 23 ordu 40 minutu argitaratuta
Hona hemen Ibarretxek proposaturiko galderak Euskal Herritarron 3/7koentzat.
iruzkinak
Bat: Hirukoaren gobernua ez da Iparraldea edo Nafarroa ordezkatzeko inor. Hango biztanleek erabaki beharko dute zer egin nahi duten. Ez badute ezer egiten, zer egin behar du hirukoak? Zai egon?
Bi: Nik dakidala, EAEk biztanlegoaren %71 osatzen du, Iparraldeak %9 eta Nafarroak %20 ( http://www.aztikerdb.com/dt/index.php?erakus=orriak&oid=27&zo=30 )
"Ados zaude euskal alderdiek, bazterketarik gabe, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio Demokratiko bat lortzeko negoziazio-prozesu bati ekitearekin, eta Akordio hori 2010. urtea bukatu baino lehen erreferendumera jartzearekin?"
esan beharrena:
"Ados zaude EAEko euskal alderdiek, bazterketarik gabe, EAE-ren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio Demokratiko bat lortzeko negoziazio-prozesu bati ekitearekin, eta Akordio hori 2010. urtea bukatu baino lehen erreferendumera jartzearekin?".
Esan beharko luke.
Hori, norbaitek EAE-ren erabakitzeko eskubideak zentzua izan dezakeela pentsatzen badu.
garaolazak esaten duena agerikoa da, EAEko biztanleek ezin dezakegu Lapurdi, Zuberoa eta NAfarroako herritarrek zer erabakiko duten zain egoterik.
Bestalde, etxebak esaten duena ere egia da, (Euskal Herriko hiriburutzat Iruña dugun herritarron aldetik bederen) baina Alemania eta Austriarekin gertatzen den bezala, kulturalki "alemanak" badira, "politikoki" errealitate ezberdinak osatzen dituzte, eta banaketa politiko hori egonagatik ez da nazio-kultura "alemana" desagertuko. EAE eta Nafarroaren arteko paralelismoa agerikoa da.
Ni abertzalea naiz, Euskal Herriko hiriburu Iruña izatea nahi duen gipuzkoar herritar baino ez naiz. Abertzaleok aipaturiko hiru herrialdeetan indarrez apalago bagaude, ez diot zentzurik ikusten beraien zai egotea.
EAE dela soilik independentziarekiko pauso sendoak ematen dituen herrialde bakarra? Zer egingo diogu bada? Beste herrialdeetan ere espabilatu beharko dute ba?
Nire galdeketa bera da interesatzen zaidana. Hau da, galdeketa egin egingo da? Edo Estatuaren erantzuna ikusita galdeketa aldatzen saiatuko dira edo, zuzenean, hauteskunde batzuengatik aldatu? Eta Estatuak debekatzen baldin badu, Ertzaintzak debekua bermatuko du? Oso interesgarria suerta daiteke Legebiltzarrean proposamen hau onartzea, edukia eskasa baldin bada ere. Interesgarria da Jaurlaritzak eta PNV-k galdeketa nola kudeatuko luketen jakiteko.