Ertzaintzak eta UPVk hiru ikasle atxilotu dituzte

Ertzaintzak eta UPVk gaurko klaustroko quorumik lortu ez eta manifestaldian parte hartzen zeuden 3 ikasle atxilotu ditu. Mobida handia egon da gaur goizean Leioako Campusean. El Correon irudi eta bideoak. Berria beste webgunetan: GARA: http://www.gara.net/azkenak/05/78593/es/La-Ertzaintza-detiene-cuatro-jovenes-campus-Leioa - Berria: http://www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=27224
11 iruzkinetiketak: hemen: Hezkuntza bildu
erabiltzaileen botoak: 11, boto anonimoak: 19

iruzkinak

  1. iruberten (e)k bidali du duela 139 egun 47 minutuiruberten
  2. #2   Deskribapenean akats ortografiko txiki bat zuzendu dut. ;)
    janfri (e)k bidali du duela 139 egun 46 minutujanfri
  3. iruberten (e)k bidali du duela 139 egun 20 minutuiruberten
  4. iruberten (e)k bidali du duela 139 egun 8 minutuiruberten
  5. Theklan (e)k bidali du duela 138 egun 23 ordu 15 minutuTheklan
  6. #6   Berriako albistea irakurrita, eta ez dut Berria susmagarritzat manifestarien aurkako manipulazioari dagokionez, badirudi istilutan ari ziren hiru manifestari atxilotu dituela Ertzaintzak. Ez dut uste UPV-k atxilotu dituenik eta ezta ere ikasleak izateagatik. Zabaldun albisteen izenburua idazterakona pixka bat inpartzialagoak izatea eskatu nizueke, iruzkinen bidez gero zuen iritzia emateko aukera izanik batez ere.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 138 egun 23 ordukokoteraino
  7. #7   Titularra objetiboa da:

    - Atxilotutako hiruak ikasleak dira.

    - Atxiloketak ertzaintzak egin ditu.

    - Ertzaintza ezin da sartu Leioako campusean ez bada UPVk hala eskatu duelako.

    Beraz... "Ertzaintzak eta UPVk hiru ikasle atxilotu dituzte"

    Esan genezake ere: "UPVren aginduz Ertzaintzak hiru ikasle atxilotu ditu"

    Edo: "Ikasleen hitzaren alde manifestaldian zeuden 3 ikasle atxilotu ditu Ertzaintzak UPVren aginduz"
    Theklan (e)k bidali du duela 138 egun 22 ordu 49 minutuTheklan
  8. #8   #7 Theklan, ez dut eztabaidatan sartu nahi, titularra horrela utzi nahi baduzu utz ezazu baina nire ustez guztiz partziala eta interesatua da. Horrela idatzita, kafetegian kartaka ari ziren hiru ikasle UPV-ko errektorearen eta Ertzaintzaren artean atxilotu dituztela ematen du.

    Aipatzen dituzun titulu "alternatiboetatik" niri lehengoa zehatzagoa iruditzen zait: "UPVren aginduz Ertzaintzak hiru ikasle atxilotu ditu" baina aipatu gabe gelditzen da atxiloketak istilu batzuren erdian edo ondorioz izan direla. Izan ere, Berriako titularra irakurtzen baduzu istiluak aipatzen ditu atxiloketen gaindi.

    Baina berriz diot, ez dizut aldatzeko eskatzen, jendeak horrela idatzita bozkatu badu horrela gustatu zaoilako izango da, niri iritziak iruzkinen atalean eman beharko liratekeela iruditzen bazait ere.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 138 egun 22 ordu 25 minutukokoteraino
  9. #9   Inpartzialtazunaz ari garela, ETBn ez zuten zaurituei buruzko inolako aipamenik egin, ezta Ikasle Abertzaleen adierazpenik jaso. Bai, ordea, errektorearen prentsaurrekoa eta sakailutako bulegoaren irudi mordoa...
    mikap (e)k bidali du duela 138 egun 6 ordu 8 minutumikap
  10. #10   #9 Zoritxarrez, ETBk aspaldi utzi zion inpartziala izateari (horrekin ez dut esan nahi salatzeari utzi behar diogunik).
    kokoteraino (e)k bidali du duela 138 egun 6 ordu 3 minutukokoteraino
  11. #11   Objetibotasuna esistitzen ez den zerbait denez, guztion parte hartzeaz multisubjetibotasuna sortzean datza 2.0ren ideia hau. Nire titularra ez da neutroa, noski. Unibertsitate faxista baten aurrean gaudela uste dudanez horrela idazten ditut titularrak ere. Guztion artean neutraltasun bat bilatzen saia gaitezke.
    Theklan (e)k bidali du duela 137 egun 2 ordu 29 minutuTheklan

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]