[Gazt] Eraso xenofoboak Hego Afrikan

Hego Afrikako poliziaren esanetan, Afrikako beste herrialdetako etorkinen aurkako erasoak Johannesburgoko auzune txiroenetan hasi ziren eta hiriko beste gune batzutara zabaldu dira. Larunbat gauean bost hildako izan ziren jipoituta edo bizirik erreta.
2 iruzkinetiketak: hemen: Mundua bildu
erabiltzaileen botoak: 7, boto anonimoak: 2

iruzkinak

  1. #1   Zoritxarrez ez da joan behar Hego Afrikaraino horrelako erasoen berri izateko. Hemen ere, gure inguruan jazotzen dira horrelako eraso arrazista, matxista zein homofoboak. Ea guztion artean azkenean lor dezakegun gaitz hau errotik erauztea.
    janfri (e)k bidali du duela 140 egun 21 ordu 12 minutujanfri
  2. #2   #1 Egia, baina deigarria iruditu zait Hego Afrikan, arrazismoa eta zentzugabeko diskriminazioa hainbeste sufritu dituen herri batetan, horrelakoak gertatzea. Gainera jendea bizirik erretzea bezalako krudelkeriarekin...

    Azken aldian Italian ere etorkinen aurkako eraso bortitzak egon dira, bizi ziren auzuneen erreketa barne.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 140 egun 20 ordu 4 minutukokoteraino

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]