Ezker Abertzaleak Zorrotzaurrerako Hirigintza plana gelditzeko eskatu du

Udal gobernuak Deustuibarra-Zorrotzaurrerako diseinatutako Hirigintza Planak herritarren artean sortutako kezkak areagotu egin dira azken hilabete honetan. Hori dela eta, PP eta PSOE alderdiek atzera egin eta bere garian emandako babesa kendu dute. Bilboko Ezker Abertzaleak positiboki baloratzen du orain dela hiru urte, Abandoibarrarako hirigintza planarekin egin zuten moduan, EAJri zein EBri txeke zuri bat eman zietenek atzera egin izana.
iruzkin 1etiketak: hemen: Euskal Herria bildu
erabiltzaileen botoak: 2, boto anonimoak: 1

iruzkinak

  1. #1   Ona da Deustuibarran (Deustu-Sarriko-San Inazio-Elorrieta auzoetan) duen eragina ere ez ahaztea. Plan honetaz komunikabide handietan hitz egiten denean (Zaha Hadid arkitektoaren hirigintza diseinuak etab.) Zorrotzaurre penintsula aipatu ohi da bakarrik, baina planak barne hartzen du aipatu ditudan auzoen Ibaizabal ertzeko eremu luzea ere. Eremu horretan (gehien bat langile auzoak dira, etxebizitza pilatu ugarikoak, batez ere Ibarrekolanda, San Inazio eta Elorrieta) ez dituzte eraiki nahi, Abandoibarran bezala, paseo, arboladi eta eraikin kulturalak. Hor porlana topera, etxebizitza altuak diru politak ateratzeko (laguntza ofizialeko batzuk ere egongo direla diote plana arrazoitzeko).

    Azkenik asmo horiek zabal jakin direnean azalpenak eman behar izaten ditu Azkunak bere agerraldietan. Jarrera defentsiboz erantzun ohi du, beti aipatuz etxe aurreko bista politak galdu nahi ez dituzten auzokide berekoi batzuen gauza dela kontrako jarrera ("los afectados" esan ohi du berak). Horiek ez dira pozik egongo, baina askoz jende gehiago ere ikusten dut nik (eremutik gertu bizi naiz) paseoan, kirol egiten e.a. ibaertz horren 400 bat metro hartzen duen karretera moztuan (gainerako zatia, 2 km inguru San Inaziotik Euskaldunako zubira, portuko nasa eta pabelioiek hartzen dute). Parke edo pasealeku berderik ez auzoan, karretera moztu bat erabili behar aisiarako eta hori ere kendu nahi udaletxeak. Bai direla "berekoiak" auzokideak!
    xabidu (e)k bidali du duela 68 egun 19 ordu 33 minutuxabidu

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]