TomTom-a euskaldundu ezazu

Kotxerako TomTom GPS nabigatzailearen sistema euskaratu du Eibar.org elkarteak, auzolanean, eta prest dago emaitza zure TomTom-ean instalatzeko. Lau ahots, horietako bi Mendebaleko euskalkian. Ez da lehen saioa TomTom-a euskaratzeko: Aurretik Inaki izeneko norbaitek egin zuen euskarazko grabaketa, baina saretik desagertuta zegoenez, horregatik ekimen berri hau. Instrukzioak eta kredituak loturan dituzu.
2 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
erabiltzaileen botoak: 15, boto anonimoak: 13

iruzkinak

  1. #1   Zorionak proiektua aurrera eraman duzuenoi.

    Euskarak, euskarari buruz hitz egitea baino, horrelakoak behar ditu. Bejondeizuela!
    mendicute (e)k bidali du duela 105 egun 1 ordu 59 minutumendicute
  2. #2   Tom Tom gpsa erabiltzen ikasteko; geolokalizazioa, tagzania, soinumapa.net, OpenStreetMap eta horrelako kontuetaz aritzeko aukera izango duzue ekainaren 7rako antolatzen ari garen barcamp berezian. http://www.barcamp.org/basquecamp
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 105 egun 1 ordu 44 minutugaztelumendi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]