"AHTren aurkako jarrera zilegiak ez du justifikatzen bortxakeria"

Ustez ETAk AHTaren kontrako ekintza bat egin ostean, ELAk justifikaezina ikusten du jarrera hori. Albisteak orain, gipuzkoako diputazioaren iritzia plazaratzen du nagusiki.
7 iruzkinetiketak: hemen: Euskal Herria bildu
boto negatiboak 2, erabiltzaileen botoak: 6, boto anonimoak: 6

iruzkinak

  1. #1   Honetatik ere ETAk "salbatuko" gaitu.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 71 egun 21 ordu 44 minutukokoteraino
  2. #2   kakazteko? gogora dezagun Lemoiz...
    Theklan (e)k bidali du duela 71 egun 13 ordu 37 minutuTheklan
  3. #3   #2 Bai, gogora dezagun Lemoiz, dozena bat hildako, kalte ekonomiko itzelak eta orain energia nuklearra kontsumitzen da Euskal Herrian, hori bai Espainia edo Frantzian sortzen dena...
    kokoteraino (e)k bidali du duela 71 egun 5 ordu 52 minutukokoteraino
  4. #4   Energia atomikoa atzerrian erosten dugu, eta zentraletako hondakinak-eta (desegin ezin diren isotopo kabroi hoiek) atzerrian gelditzen dira. Datozen belaunaldientzat, erregalutxo hori milaka urtetan eraman beharreko marroia izanen da, eta hor konpon. Merkea? Garbia? Batzuei kontuak ez zaizkie hain garbi ateratzen...

    AlajaƱa. Orain errebisionismo historikotik joan eta esan dezagun Euskal Herria ez dela energetikoki burujabea, zergatik eta ETAren erruz!
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 70 egun 18 ordu 1 minutuAmonamantangorri
  5. #5   #4 Honakoa diozu: "Orain errebisionismo historikotik joan eta esan dezagun Euskal Herria ez dela energetikoki burujabea, zergatik eta ETAren erruz!"

    Nork esan du halakorik? Arrazoia izateko besteon hitzak manipulatzea baino argudio hoberik ez baduzu...
    kokoteraino (e)k bidali du duela 70 egun 14 ordu 32 minutukokoteraino
  6. #6   "(...) eta orain energia nuklearra kontsumitzen da Euskal Herrian, hori bai Espainia edo Frantzian sortzen dena..."

    Barkatu, puntu suspentsibo horietatik onorioztatzen dena ni saiatu naiz igartzen, eta bistan da huts egin dudala. Niri zera iruditu zait: "Begira zer ekarri zuen EHn zentral nuklearrik ez egiteak, orain Espainia eta Frantziatik ekarri behar...".

    Oraindik ez duzu esplikatu zer esan nahi zenuen.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 70 egun 11 ordu 9 minutuAmonamantangorri
  7. #7   #6 Amonamantagorri, ez da lehen aldia nik esan ez ditudanak nire ahotan (edo nire hatzamarretan hobe esanda) jartzen dituzuna.

    Nire puntu suspentsiboak bide zeharo ezberdinetik zihoazen. Euskaldunon, ez bakarrik euskaldunona baina kasu honetan eta gune honetan Euskal Herriaz aritzen gara, hipokrisia salatu nahi nuen. Energia nuklearrik ez dugu nahi baina ez dugu nahi gure herrian produzitzen bada, kanpotik badator onartzen dugu. Burgosen sortzen duten energia nuklearra Lemoizen sortuko litzateekena baino "garbiagoa" ote da? Ez baditugu gure eskema eta ohitura kontsumistak aldatzen eta etengabe goraka dihoan energia gastua jeisten gutxirako balio du "ekologistak" garela esateak. Ez badugu gizarte kapitalista suntsitzaile baten bizi nahi, niregatik ederki, baina zenbat jende dago prest autoa ahalik eta gutxien erabiltzeko? Lanera joateko behar duenean lankideekin ados jarri eta elkarbanatzeko? Gertu-gertuan sortutako produktuak erosteko garraioak sortzen dituen kutsadura gutxitzeko? Elikagai ekologioak erosteko nahiz eta gehiago ordaindu behar? Mendiak garbi mantendu daitezen lan egiteko?

    Edozela ere, komenigarria litzateke gogoratzea Lemoizko zentralaren aurka ETAz gain jende ugari borrokatu zela (armak erabiliz ere beste hainbat talde egon ziren), hilketak ez zituen ETAk bakarrik egin (estatuaren errepresioak ere hainbat heriotza ekarri zituen) eta azkenean zentrala martxan jartzea ekidin bazen ez zen soilik ETAri esker izan, Euskal Herriko gehiengo haundi eta zabal bat horren aurka zegoelako baino. Badakit hainbatek borroka hau eta Carrero Blancoren erahilketak erabiltzen dituztela ETAren beharra eta onurak azaltzeko baina hori bai dela "errebisionismo historiko" interesatua. Azken finean, batzuek dena eman zuten borroka honetan eta finean, betikoek irabazi zuten, Iberdrolak energia nuklearra saltzen digu eta guk, ezer esan gabe, ordaindu.

    Norbait interesatua egon ezkero hemen duzue "Lemoiz apurtu" lemapean egindako borrokaren eta honen inguruan emandako gertakarien kronologia: http://www.mundurat.net/lemoiz/

    Amonamantagorri, espero dut nire esplikazioek balioko zizutela. Ikusten duzun bezala, nire puntu suspentsiboetan ez zegoen ez errebisionismorik, ez historiarik eta ez ETArik.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 69 egun 3 ordu 18 minutukokoteraino

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]