goiena.net/arrasate/albisteak/inoren-aldeko-murala
gaztelumendi (e)k bidali du duela 196 egun 22 ordu 10 minutu, duela 196 egun 17 ordu 38 minutu argitaratuta
Greba eguna Arrasaten. Kale guztiak hutsik. Dena itxita. Plazan musika jarri, eta horma margozteri ekin diote. Apurka apurka margoketa herritarra jendez bete da. [Ino maite zaitugu] ikusi daiteke Goienako argazkian. Ideia polita eta partehartzailea, ezta?
iruzkinak
http://i126.photobucket.com/albums/p102/timeoutny/PyongyangDay1145.jpg
Ino, zurekin egin dutena gaizki dago, oso gaizki. Legearen aldetik justifikaziorik gabekoa. Baina ez dut behatz bakar bat ere mugituko zure askatasuna eskatzeko. Izorra zaitez espetxean.
Ino, maite zaitugu!!!!
ETAk Isaias Carrasco hil zuenean Arrasateko ANV isilik zegoen. Ino kartzelatzean, aldiz, greba egunak egin eta guzti.
Ez dakit zuk, baina nik sekulako moral bikoitza eta hipokresia ikusten dut jarrera hortan.
Nik ez daukat arazorik bi gertaerak gogor salatzeko, biak lotsagarriak baitira, baina hilketa baten aurrean ixo daudenek ez dute zilegitasun handirik gero norbait kartzelatzean horrenbeste zalaparta egiteko.
Gauzak nahasteko eta manipulatzeko gogo itzela. Isaias Carrascoren ekimenen harira, ez duzue berba bakar bat ere topatuko, tonotik kanpo, konparazio nazkagarririk egiten, edo errespetua galduta.
Heriotza horrek jendea hunkitu egin zuen. Gogoan izan, erietxera joaten Ino Galparsoro bera izan zela lehenengoa, zinegotziak lagunduta.
Ezker abertzaleak, Inoren alde ekimenak antolatu dituelako, kalapita orain.
Baina, nor zarete zuek ezker abertzaleak zer egin behar duen esateko? Zoazte asanblada batera, eta proposatu bestelakorik.
Ekimen konkretu honetan, herriko ume, gaztetxo eta helduek elkartasun adierazpen grafikoa egin dutelako, zertara dator irain sorta hau? Zertara dator Koreako irudi hori? Zer esan gura duzue?
Begirunea lagunok. Etika lezioak, bistan denez, ez bide du funtzionatzen. Imaz, tokitan dago.... bere politika huts egiten duelako, besteak beste.
Ez etorri orain, egiten duenari, egiten duelako kilikiliak egiten.
Batzuk beti izango gara biolentoak eta txarrak. Beste batzuk betiko daukate txintxoaren eta zilegitasunaren euskal labela. Zuentzako hobe!
Nik ere ozen esan gura dut: Ino maite zaitugu!
ETAk Isaias akatu zuenean, ANVkoak ixilik geratu ziren. Herriko seme bat kalean tirokatu zuten, zergatik eta PSEko zinegotzia zelako. Eta ANV ixilik. Badakizu, gatazkaren izenean.
Eta mural horri buruz... zer esan. 16 urteko umemokoak PSOE=(nazien ikurra) margotzen ikusten dudanean botagura etortzen zait.
a) ANV ez zen ixilik egon. Ez zuen atentatua gaitsetzi. Gaitsezpenek ez dutelako ezer konpontzen.
b) Ipar korearekin konparatzean, muralak baino konparaketa egokiagoa da gobernu totalitarioen jarrera, Euskal Herriko kasuan.
C) Ziur nago zuk ez duzula inoiz, ez Ino, ez beste inorengatik inoiz behatz bat mugituko. (trukean poltronarik agintzen ez badizute bederen)
Baina badirudi hemen kontua zera dela, batak besteari zer egin behar duen agintzea. NAHIKOA DA!! Hasi lanean, hemen gehiegi daude besteei zer egin agintzen eta. Egitekoak egin.
gaitzespenek ez dute ezer konpontzen. Horregatik tortura kasuak gertatzen direnean Ezker Abertzaleak tortura gaitzesten du.
Zuzenbide estatu baten indarkeriaren monopolioa estatuari ematen zaio, herritarrak babesteko funtzioaz. Indarkeri monopolio horren erabilpen txarrak urraketa bikoitza egiten du, batetik indarkeria eta bestetik sistemaren oinarrien sapustea. Konfiantza totala (monopolioa) jaso duen horrengan fidagarritasunik ez badago, bakoitzak bere burua babestu beharko duelako eta gizartea wesnter bat bilakatuko litzateke.
Nik ez dut nahi armaz betetako herri bat. Nik ez dut nahi bakoitzak justizia bere esku hartzen duen herri bat, horregatik estatuaren indar monopiloaren akats bakoitza OSO lARRIA da.
Oinarri honekin ez bazatoz bat, faxismoa eta herriaren aurkako indarkeria ontzat jotzen duzula izango da....
Eta Niunainaiz: Esaten duzu ez duzula ezer eginen. Orduan betikoa ezta?
Eta bukatzeko. Ni ez nago ETAren alde. ETAk egin dezakeen gauza hoberena desegitea da. Baina, amigo, horretarako fundamentuzko bake prozesua behar da, eta politikari profesional ustel hoiek ez dute nahi, edo ez dakite hori nola egin, edo auskalo ze.