Ino maite zaitugu! margotu dute gazteenek Arrasaten

Greba eguna Arrasaten. Kale guztiak hutsik. Dena itxita. Plazan musika jarri, eta horma margozteri ekin diote. Apurka apurka margoketa herritarra jendez bete da. [Ino maite zaitugu] ikusi daiteke Goienako argazkian. Ideia polita eta partehartzailea, ezta?
11 iruzkinetiketak: hemen: Euskal Herria bildu
boto negatiboak 1, erabiltzaileen botoak: 14, boto anonimoak: 14

iruzkinak

  1. #1   Ipar Korean ere horrelako mural politak egiten dituzte.

    http://i126.photobucket.com/albums/p102/timeoutny/PyongyangDay1145.jpg

    Ino, zurekin egin dutena gaizki dago, oso gaizki. Legearen aldetik justifikaziorik gabekoa. Baina ez dut behatz bakar bat ere mugituko zure askatasuna eskatzeko. Izorra zaitez espetxean.
    niunainaiz (e)k bidali du duela 3 egun 21 ordu 42 minutuniunainaiz
  2. #2   #1 Antzeko argumentoa erabili zuen Getxoko alkate Imanol Landak 33/01 auziaz egindako mozioari erantzuteko. Gutxi gora-behera honela esan zuen: "Guk GUZTION eskubideak defendatzen ditugu. Zuek ordea alde batekoak. Horretara, joan zaitezte pikutara". Etika kontua.

    Ino, maite zaitugu!!!!
    lima (e)k bidali du duela 3 egun 21 ordu 11 minutulima
  3. #3   @niunainaiz zure era berean, esan dezakegu besteok oso gaizki daudela PSEko kideen aurkako mehatxuak, lehergailuak egoitzen kontra eta erahilketak, baino alderdi honek duen portaera ikusita, izorra daitezela. Baina ikusten duzu, moral bikoitza ez doa gurekin.
    ikatza (e)k bidali du duela 3 egun 19 ordu 14 minutuikatza
  4. #4   Moral bikoitzarena nik ez dut hain argi ikusten...

    ETAk Isaias Carrasco hil zuenean Arrasateko ANV isilik zegoen. Ino kartzelatzean, aldiz, greba egunak egin eta guzti.

    Ez dakit zuk, baina nik sekulako moral bikoitza eta hipokresia ikusten dut jarrera hortan.

    Nik ez daukat arazorik bi gertaerak gogor salatzeko, biak lotsagarriak baitira, baina hilketa baten aurrean ixo daudenek ez dute zilegitasun handirik gero norbait kartzelatzean horrenbeste zalaparta egiteko.
    Unax (e)k bidali du duela 3 egun 16 ordu 47 minutuUnax
  5. #5   Orain etikaren izenean, irakaspenak ematen saiatuko da bat baino gehiago. Begirunea zer den ere ez.

    Gauzak nahasteko eta manipulatzeko gogo itzela. Isaias Carrascoren ekimenen harira, ez duzue berba bakar bat ere topatuko, tonotik kanpo, konparazio nazkagarririk egiten, edo errespetua galduta.

    Heriotza horrek jendea hunkitu egin zuen. Gogoan izan, erietxera joaten Ino Galparsoro bera izan zela lehenengoa, zinegotziak lagunduta.

    Ezker abertzaleak, Inoren alde ekimenak antolatu dituelako, kalapita orain.

    Baina, nor zarete zuek ezker abertzaleak zer egin behar duen esateko? Zoazte asanblada batera, eta proposatu bestelakorik.

    Ekimen konkretu honetan, herriko ume, gaztetxo eta helduek elkartasun adierazpen grafikoa egin dutelako, zertara dator irain sorta hau? Zertara dator Koreako irudi hori? Zer esan gura duzue?

    Begirunea lagunok. Etika lezioak, bistan denez, ez bide du funtzionatzen. Imaz, tokitan dago.... bere politika huts egiten duelako, besteak beste.

    Ez etorri orain, egiten duenari, egiten duelako kilikiliak egiten.

    Batzuk beti izango gara biolentoak eta txarrak. Beste batzuk betiko daukate txintxoaren eta zilegitasunaren euskal labela. Zuentzako hobe!

    Nik ere ozen esan gura dut: Ino maite zaitugu!
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 3 egun 16 ordu 12 minutugaztelumendi
  6. #6   Bai gaztelumendi, ezker abertzalearen batzar batera joango naiz neure desadostasuna adierazteko... kar kar kar!

    ETAk Isaias akatu zuenean, ANVkoak ixilik geratu ziren. Herriko seme bat kalean tirokatu zuten, zergatik eta PSEko zinegotzia zelako. Eta ANV ixilik. Badakizu, gatazkaren izenean.

    Eta mural horri buruz... zer esan. 16 urteko umemokoak PSOE=(nazien ikurra) margotzen ikusten dudanean botagura etortzen zait.
    niunainaiz (e)k bidali du duela 3 egun 15 ordu 24 minutuniunainaiz
  7. #7   Niri botagurea demokrazia bera hain errez eta kezkarik gabe akatzen dutenek ematen didate.
    iparraldeko_izar (e)k bidali du duela 3 egun 11 ordu 41 minutuiparraldeko_izar
  8. #8   ZuUnaiZaren horri:

    a) ANV ez zen ixilik egon. Ez zuen atentatua gaitsetzi. Gaitsezpenek ez dutelako ezer konpontzen.

    b) Ipar korearekin konparatzean, muralak baino konparaketa egokiagoa da gobernu totalitarioen jarrera, Euskal Herriko kasuan.

    C) Ziur nago zuk ez duzula inoiz, ez Ino, ez beste inorengatik inoiz behatz bat mugituko. (trukean poltronarik agintzen ez badizute bederen)

    Baina badirudi hemen kontua zera dela, batak besteari zer egin behar duen agintzea. NAHIKOA DA!! Hasi lanean, hemen gehiegi daude besteei zer egin agintzen eta. Egitekoak egin.
    ander (e)k bidali du duela 3 egun 10 ordu 5 minutuander
  9. #9   Ander,

    gaitzespenek ez dute ezer konpontzen. Horregatik tortura kasuak gertatzen direnean Ezker Abertzaleak tortura gaitzesten du.
    niunainaiz (e)k bidali du duela 2 egun 20 ordu 46 minutuniunainaiz
  10. #10   ZeuZarenHorri:

    Zuzenbide estatu baten indarkeriaren monopolioa estatuari ematen zaio, herritarrak babesteko funtzioaz. Indarkeri monopolio horren erabilpen txarrak urraketa bikoitza egiten du, batetik indarkeria eta bestetik sistemaren oinarrien sapustea. Konfiantza totala (monopolioa) jaso duen horrengan fidagarritasunik ez badago, bakoitzak bere burua babestu beharko duelako eta gizartea wesnter bat bilakatuko litzateke.

    Nik ez dut nahi armaz betetako herri bat. Nik ez dut nahi bakoitzak justizia bere esku hartzen duen herri bat, horregatik estatuaren indar monopiloaren akats bakoitza OSO lARRIA da.

    Oinarri honekin ez bazatoz bat, faxismoa eta herriaren aurkako indarkeria ontzat jotzen duzula izango da....
    ander (e)k bidali du duela 1 egun 1 ordu 6 minutuander
  11. #11   "Gaitzespenek ez dute ezer konpontzen" delako hori, igual ez da oso argudio txukuna. Hobeki legoke holako zerbait esatea: "Gu ez gara itxurazale batzuk: Jendaurrean eta pribatuan ez ditugu elkarren kontrako gauzak esaten, beste batzuk egiten duten bezala". Eta hori egia borobila litzateke. Ino Galparsororen aita Estatu terrorismoak hil zuen, eta PSOEko militante baten heriotzaren aurrean sentitu dezakeena den bezalakoa da, berea, eta sentimenduak ezin dizkio inork dekretu bidez aldarazi. Ospitalera joan zen, egin zuen alkate gisa egin zezakeen eginbehar gutxienekoa, eta kito.

    Eta Niunainaiz: Esaten duzu ez duzula ezer eginen. Orduan betikoa ezta?

    Eta bukatzeko. Ni ez nago ETAren alde. ETAk egin dezakeen gauza hoberena desegitea da. Baina, amigo, horretarako fundamentuzko bake prozesua behar da, eta politikari profesional ustel hoiek ez dute nahi, edo ez dakite hori nola egin, edo auskalo ze.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 14 ordu 50 minutuAmonamantangorri


Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]