Irati Jimenez Interneteko HORTOGRAFIAZ

Zabaldun bertan noizbait atera zen HOYGANaren kontua (http://tinyurl.com/27l5ww) eta horren inguruko gogoeta bitxia egin du Irati Jimenezek Berriako bere gaurko zutabean.
5 iruzkinetiketak: hemen: Bitxikeriak bildu
erabiltzaileen botoak: 15, boto anonimoak: 7

iruzkinak

  1. #1   Niri euskarazko HOYGAN izendatzeko gehien gustatu zaidan terminoa jarritako estekan agertzen den HAISU hori da...
    janfri (e)k bidali du duela 113 egun 10 ordujanfri
  2. #2   Eta plurala mantentzen badugu? HAISUE jarrita esan nahi dut...
    boligorria (e)k bidali du duela 113 egun 8 ordu 51 minutuboligorria
  3. #3   kar-kar, ona. "Haisue", irakurri al duSue "Demboraren condaira"?

    http://kevinheredia.mundua.com/2008/05/08/demboraren-condaira-the-legend-of-time/

    hori ere haizu da?
    Enemea (e)k bidali du duela 113 egun 2 ordu 27 minutuEnemea
  4. #4   Alde batetik poztekoa da euskaraz idazten duen jendeak ortografia eta idazkera zaintzea baina bestetik orain gutxi azaldu zen "Euskara zikinaren" aldeko (http://www.zabaldu.com/3919/euskara_zikina/) horren kontrakoa ikusten dut. Zoritxarrez, ez ote da euskara gutxi erabiltzen dela eta erabiltzen dugunok era "militantean" egiten dugula? Agian horregatik zaintzen da gehiago euskarazko idazkera. Azken finean, ondo ez dakienak edo ondo egiteko lana hartu nahi ez duenak errazago du erdarara jotzea. Hau da, zer da hobea euskaraz ari garenean, kalitatea ala kantitatea? Badakit denok biak nahiko genituzkeela baina bat aukeratzekotan, zein?
    kokoteraino (e)k bidali du duela 112 egun 14 ordu 29 minutukokoteraino
  5. #5   Bozka dezagun HOYGAN - HAISU - HAISUE kar kar kar

    #4 zurekin ados, euskara gutxi dago interneten, baina nire ustez ongi dakigunok erarik ahal den zuzenenean idatzi beharko genuke. Nik ahal dudan zuzen idazten, zuzen irakurtzeagatik ikasi izan dut. Besteek zuzen idatzitakoa irakurtzen badute berdin ikasi eta jokatuko dutelakoan nago.
    iparraldeko_izar (e)k bidali du duela 112 egun 2 ordu 23 minutuiparraldeko_izar

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]